Astelehena, martxoak 6

Izena eta izana ezbaian, gida praktikoaren aurkezpena

Erromoko Kultur Etxea, Getxo

Martxoaren 8a gertu daukagu eta aurten, Algortako Bilgune Feminista eta Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladarekin elkarlanean, hitzaldi sorta bat antolatu dugu. Gaia: feminismoa eta euskara izango da eta honakoak dira hitzorduak: - Martxoaren 6an: Izena eta izana ezbaian gida praktikoaren aurkezpen – solsaldia egingo dugu Bilgune Feministako kide den Amaia Agirrerekin. Hitzordua, 19:00etan Erromoko kultur etxean izango da. Pertsona izenek duten balio sinboliko eta eraikitzailearen inguruan arituko gara: egungo izendegiaren arautzea ikuspegi feministatik, izenen binarismoa, izenen aukeraketa, ponte – izenak… Bizarra Lepoanek ere ekarpena egin nahi dio Emakumeon Nazioarteko egunari eta gainera euskararen ikuspegitik. Bide batez, martxoaren 8an egongo diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Izena eta izana ezbaian, gida praktikoaren aurkezpena Erromoko Kultur Etxea Martxoaren 8a gertu daukagu eta aurten, Algortako Bilgune Feminista eta Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladarekin elkarlanean, hitzaldi sorta bat antolatu dugu. Gaia: feminismoa eta euskara izango da eta honakoak dira hitzorduak: - Martxoaren 6an: Izena eta izana ezbaian gida praktikoaren aurkezpen – solsaldia egingo dugu Bilgune Feministako kide den Amaia Agirrerekin. Hitzordua, 19:00etan Erromoko kultur etxean izango da. Pertsona izenek duten balio sinboliko eta eraikitzailearen inguruan arituko gara: egungo izendegiaren arautzea ikuspegi feministatik, izenen binarismoa, izenen aukeraketa, ponte – izenak… Bizarra Lepoanek ere ekarpena egin nahi dio Emakumeon Nazioarteko egunari eta gainera euskararen ikuspegitik. Bide batez, martxoaren 8an egongo diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

19:00

"Euskara hizkuntza sexista al da?" kafe-tertuliari

Plentziako Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Berbaldiak eta mahainguruak

Ainara Santamaria Barinagarrementeriak (Berriatua, 1988) genero-gaietan adituak parte hartuko du asteleheneko kafe-tertulian, Plentziako Goñi Portal kultur etxean, martxoaren 6an. Saioa 19:00etan da. Kazetaritza- eta genero-ikasketak egin zituen Santamariak. Bere ustez, "egiten dugun euskararen erabilpenaren arabera, parekideagoa edo sexistagoa izango da euskal hiztun moduan sortzen dugun errealitatea".

"Euskara hizkuntza sexista al da?" kafe-tertuliari Plentziako Goñi Portal kultur etxea

Ainara Santamaria Barinagarrementeriak (Berriatua, 1988) genero-gaietan adituak parte hartuko du asteleheneko kafe-tertulian, Plentziako Goñi Portal kultur etxean, martxoaren 6an. Saioa 19:00etan da. Kazetaritza- eta genero-ikasketak egin zituen Santamariak. Bere ustez, "egiten dugun euskararen erabilpenaren arabera, parekideagoa edo sexistagoa izango da euskal hiztun moduan sortzen dugun errealitatea".

Euskara Irakurle Kluba

Kultur Leioa, Leioa | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Euskara Irakurle Kluba Kultur Leioa

Hitzen Ahairea ikastaroa

Algortako kultur etxea (Villamonte), Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Hitzen Ahairea, zeri kantatzen diogu euskaldunok? Horixe bera aztertuko dugu Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedarekin batera otsailaren 1etik martxoaren 10era. Ikastaroak 6 asteko iraupena izango du eta 2 orduko saioak izango dira, asteazkenero (martxoak 10 osteguna da) 19:00etatik 21:00etara Algortako Villamonte kultur etxean. Ikastaroaren prezioa: Bizarra Lepoaneko bazkideek 10 euro eta ez bazkideek 15 euro Ikastaroan izena emateko sartu gure webgunera: www.bizarralepoan.eus

Hitzen Ahairea ikastaroa Algortako kultur etxea (Villamonte)

Hitzen Ahairea, zeri kantatzen diogu euskaldunok? Horixe bera aztertuko dugu Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedarekin batera otsailaren 1etik martxoaren 10era. Ikastaroak 6 asteko iraupena izango du eta 2 orduko saioak izango dira, asteazkenero (martxoak 10 osteguna da) 19:00etatik 21:00etara Algortako Villamonte kultur etxean. Ikastaroaren prezioa: Bizarra Lepoaneko bazkideek 10 euro eta ez bazkideek 15 euro Ikastaroan izena emateko sartu gure webgunera: www.bizarralepoan.eus

Martxoak 8ko ekitaldiak Getxon

Getxon, auzorik auzo, Getxo | Mobilizazioak

Martxoaren 8a izango da eguaztenean, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, alegia. Hori dela eta, Getxo udalerriko mugimendu feministako kideek hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako, Udaleko Berdintasun Sailagaz batera. Hala, hilabete honetan hainbat berbaldi eta mobilizazio egongo dira udalerrian, besteak beste.

Martxoak 8ko ekitaldiak Getxon Getxon, auzorik auzo

Martxoaren 8a izango da eguaztenean, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, alegia. Hori dela eta, Getxo udalerriko mugimendu feministako kideek hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako, Udaleko Berdintasun Sailagaz batera. Hala, hilabete honetan hainbat berbaldi eta mobilizazio egongo dira udalerrian, besteak beste.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren jarduerak

Altzaga, Erandiogoikoa eta Astrabudua, Erandio | Bestelakoak

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-kulturalak (EEESK), Astrabuduko Emakumeen Elkarteak eta Erandiogoikoko Damatxo Emakumeen Elkarteak. Martxoaren 3an, "El código Atenea" antzezlana izango da Altzagako Azoka Zaharrean, 18:00etan.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren jarduerak Altzaga, Erandiogoikoa eta Astrabudua

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-kulturalak (EEESK), Astrabuduko Emakumeen Elkarteak eta Erandiogoikoko Damatxo Emakumeen Elkarteak. Martxoaren 3an, "El código Atenea" antzezlana izango da Altzagako Azoka Zaharrean, 18:00etan.

Martxoaren 8ko ekitaldiak Sopelan

Sopela | Bestelakoak

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera antolatu ditu Itzartu elkarteak, Sopelako Udalaren laguntzagaz. Hala, martxoaren 4tik 12ra arte, ekimenez betetako jardunaldiak egingo dituzte, udalerrian: antzezlanak, berbaldiak, lehiaketak eta dantzaldiak ez dira faltako. Horrez gainera, Itzartuk bazkaria egingo du, Artxandako Txakoli jatetxean, martxoaren 11n, zapatuan; emakumeen elkarteko kideek autobusa 14:00etan hartuko dute, Urbaso taberna aurrean.

Martxoaren 8ko ekitaldiak Leioako campusean

Leioa | Mobilizazioak

Martxoaren 8aren inguruan, hainbat ekimen egiten dabil egunotan Leioako campuseko Mugimendu Feministak. Besteak beste, beltzez jantzita, burrunbada egingo dute, Mikel Laboa plazan, astelehenean, martxoaren 6an. Hitzordua 11:30ean ipini dute. Horrez gainera, Mikel Laboatik abiatuko dira manifestazioan, Emakumeen Nazioarteko Egunean, 12:30ean.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»