Aratuste tematikoa antolatu dute zapaturako, hilaren 11rako, beste urte batez, Plentziako kuadrillek eta jai-batzordeak.
Emakumeak musikan jorratuko duen mahai-ingurua egingo dute zapatuan, hilaren 11n, Berangon. MusiXpandek antolatu du ekimena, Berangoko Gazte Mahaiaren laguntzagaz batera. Julia Iglesias abeslariak moderatuko du eztabaida, 18:00etan, Ubao kaleko 29 zenbakian dagoen Stay and Job egoitzan.
Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.
Martxoaren 8a izango da eguaztenean, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, alegia. Hori dela eta, Getxo udalerriko mugimendu feministako kideek hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako, Udaleko Berdintasun Sailagaz batera. Hala, hilabete honetan hainbat berbaldi eta mobilizazio egongo dira udalerrian, besteak beste.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-kulturalak (EEESK), Astrabuduko Emakumeen Elkarteak eta Erandiogoikoko Damatxo Emakumeen Elkarteak. Martxoaren 3an, "El código Atenea" antzezlana izango da Altzagako Azoka Zaharrean, 18:00etan.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera antolatu ditu Itzartu elkarteak, Sopelako Udalaren laguntzagaz. Hala, martxoaren 4tik 12ra arte, ekimenez betetako jardunaldiak egingo dituzte, udalerrian: antzezlanak, berbaldiak, lehiaketak eta dantzaldiak ez dira faltako. Horrez gainera, Itzartuk bazkaria egingo du, Artxandako Txakoli jatetxean, martxoaren 11n, zapatuan; emakumeen elkarteko kideek autobusa 14:00etan hartuko dute, Urbaso taberna aurrean.
Eskualdeko aurkezpena barikuan egingo dute, Itzubaltzeta/Romoko parrokia-etxeko ekitaldi-aretoan, 19:00etan. Euskararen aldeko lasterketak apirilaren 6an zeharkatuko du Uribe Kosta, Lemoiz izan ezik. Daborduko, herrietako Korrika-batzordeek egitarau zabala prest daukate.
Barikutik domekara bitartean, 11:00etatik 21:00etara, 200 saltokik baino gehiagok %80 arteko beherapenak eskainiko dituzte BECean izango den Stock Euskadi azokan, hala nola modan, etxeko-horniduran, kirol-artikuluetan, kosmetikan, elektronikan eta aisian. Aurten gainera, azokako arduradunek 3.000 euro emango dizkiote Bizkaiko Esklerosi Anitzaren Elkarteari.