Doktoregaien kontratuetan egindako aldaketaren aurrean, kontzentrazioa egingo dute, Leioako campusean, gaur, martxoaren 15ean. Euskal Herriko Aurre-doktoreen Asanbladak 11:30ean ipini du hitzordua, Mikel Laboa plazan; ostean, errektoretzara joango dira.
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) agiri baten bitartez azaldu duenez, ezezagun batzuek Gizarte eta Komunikazioa Zientzien Fakultateko dekanotzari "eraso" egin zioten atzo, martxoaren 14an, Leioako campusean. Ondorioz, langile bat artatu behar izan zuten, EHUk gaineratu duenez. Unibertsitateak gogor gaitzetsi du "erasoa" eta elkarretaratzera deitu du gaurko (martxoak 15), fakultate ondoko Mikel Laboa plazan, 13:00etatik aurrera.
Ana Isabel Morales itzultzaile leioaztarrak parte hartuko du datorren eguaztenean, martxoak 15, Leioako Irakurle Klubean. Saioa 19:30ean izango da, Kultur Leioako liburutegiko hemerotekan. "Harrotasuna eta aurrejuzguak" liburuaren gainean berba egingo dute egun horretan.
Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.
Martxoaren 8a izango da eguaztenean, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, alegia. Hori dela eta, Getxo udalerriko mugimendu feministako kideek hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako, Udaleko Berdintasun Sailagaz batera. Hala, hilabete honetan hainbat berbaldi eta mobilizazio egongo dira udalerrian, besteak beste.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-kulturalak (EEESK), Astrabuduko Emakumeen Elkarteak eta Erandiogoikoko Damatxo Emakumeen Elkarteak. Martxoaren 3an, "El código Atenea" antzezlana izango da Altzagako Azoka Zaharrean, 18:00etan.
Eskualdeko aurkezpena barikuan egingo dute, Itzubaltzeta/Romoko parrokia-etxeko ekitaldi-aretoan, 19:00etan. Euskararen aldeko lasterketak apirilaren 6an zeharkatuko du Uribe Kosta, Lemoiz izan ezik. Daborduko, herrietako Korrika-batzordeek egitarau zabala prest daukate.