Joan den zapatuan Espainiako Poliziak Iruñean atxilotu zituen hiru oreretarrak askatzea eskatuko dute, Leioako campusean, bihar, martxoaren 16an. Ikasle-mugimenduak goizeko 10:15ean ipini du hitzordua, Mikel Laboa plazan.
Berangoko Udalak Feng Shui ikastaroa egingo du datorren hilaren 14an, Berango Antzokian, 18:00etatik 20:00etara. Horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena kultur etxeetan, hilaren 6a baino lehen. Horretarako, 40 euro ordaindu beharko dute.
Erandioko Udal Musika Eskolak matrikulazio-epea zabaldu du eguen honetan, martxoaren 16an. Eskolako kideek hobeen egiten dutena erakutsiz hasiko dituzte eskolaren jarduerak, hau da, musika-emanaldia eskainiz. Hala, musika-eskolan irakasten dituzten 12 instrumentuen gaineko kontzertu-erakustaldiak entzun ahal izango dira, eguen honetan bertan, 18:30etik aurrera, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko areto nagusian.
Gaur, eguena, batuko da auzo-asanblada Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko gela urdinean, 20:00etan, auzoan aparkatzeko dagoen arazoari "behin betiko konponbidea" emateko asmoz. Parkingari Konponbidea Orain! auzo-plataformak antolatu du ekimena, eta iragarri duenez Erandioko Udaleko zinegotziak gonbidatu ditu batzarrera, "euren iritzia ezagutzeko".
Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.
Martxoaren 8a izango da eguaztenean, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, alegia. Hori dela eta, Getxo udalerriko mugimendu feministako kideek hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako, Udaleko Berdintasun Sailagaz batera. Hala, hilabete honetan hainbat berbaldi eta mobilizazio egongo dira udalerrian, besteak beste.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-kulturalak (EEESK), Astrabuduko Emakumeen Elkarteak eta Erandiogoikoko Damatxo Emakumeen Elkarteak. Martxoaren 3an, "El código Atenea" antzezlana izango da Altzagako Azoka Zaharrean, 18:00etan.
Eskualdeko aurkezpena barikuan egingo dute, Itzubaltzeta/Romoko parrokia-etxeko ekitaldi-aretoan, 19:00etan. Euskararen aldeko lasterketak apirilaren 6an zeharkatuko du Uribe Kosta, Lemoiz izan ezik. Daborduko, herrietako Korrika-batzordeek egitarau zabala prest daukate.