Martxoaren 23an, datorren eguena, solasaldia izango dugu Barrikan! Zelai Nikolas eta Inigo Urrutiak erabakitze eskubidea Uribe Kostan nola gauzatuko den azalduko digute, bozkaketa-eguna hurbil dugu eta! Etor zaitez! Datorren eguena, Martxoak 23, arratsaldeko 19:30ean Nagusien Etxean.
Martxoaren 23an, datorren eguena, solasaldia izango dugu Barrikan! Zelai Nikolas eta Inigo Urrutiak erabakitze eskubidea Uribe Kostan nola gauzatuko den azalduko digute, bozkaketa-eguna hurbil dugu eta! Etor zaitez! Datorren eguena, Martxoak 23, arratsaldeko 19:30ean Nagusien Etxean.
Martxoaren 23an, datorren eguena, solasaldia izango dugu Barrikan! Zelai Nikolas eta Inigo Urrutiak erabakitze eskubidea Uribe Kostan nola gauzatuko den azalduko digute, bozkaketa-eguna hurbil dugu eta! Etor zaitez! Datorren eguena, Martxoak 23, arratsaldeko 19:30ean Nagusien Etxean.
Leioako Behargintzak udalerriko enpresak gonbidatu ditu SPRI taldearen diru-laguntzen berri zehatza emateko. Ekitaldia bihar, eguenean, egingo dute, hilaren 23an, Mendibile jauregian, goizeko 09:30etik aurrera. Bertan, enpresen hazkunde ekonomikoa bultzatzeko laguntzak azalduko ditu Josu Ocariz SPRIko Enpresa Transformazioaren zuzendariak.
Itzartu emakumeen elkartearen ekimenez, datorren eguenean, hilaren 23an, "La sororidad, la alianza entre mujeres" berbaldia eskainiko du Itziar Gandarias psikologoak. Hitzordu hori Itzarturen lokalean izango da, 18:00etan.
Sopelako Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu zituen herenegun, martxoaren 21ean, supermerkatu batean lapurreta egitea egotzita. Besteak beste, "autoritate-agenteen kontrako atentatua eta erasoa" leporatzen dizkiete lagun horiei; udal-iturrien arabera, atxiloketan parte hartu zuten lau poliziak "bajan daude". Gertatutakoaren lekukoek, ostera, agintari sopeloztarrek zabaldutako bertsioa "gezurrez beteta" dagoela diote. Hainbat herritarren kontzentrazioa deitu dute gaurko, "bortizkeria" salatu eta "Sopelan beste eredu polizial bat" aldarrikatzeko; 19:00etan egingo dute, Udaltzaingoaren komisariaren aurrean. Izan ere, deitzaileen berbetan, azken urteotan "ohikoak" dira polizia sopeloztarren "gehiegikeriak".
Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.
Martxoaren 8a izango da eguaztenean, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna, alegia. Hori dela eta, Getxo udalerriko mugimendu feministako kideek hainbat ekimen antolatu dituzte egunotarako, Udaleko Berdintasun Sailagaz batera. Hala, hilabete honetan hainbat berbaldi eta mobilizazio egongo dira udalerrian, besteak beste.
Eskualdeko aurkezpena barikuan egingo dute, Itzubaltzeta/Romoko parrokia-etxeko ekitaldi-aretoan, 19:00etan. Euskararen aldeko lasterketak apirilaren 6an zeharkatuko du Uribe Kosta, Lemoiz izan ezik. Daborduko, herrietako Korrika-batzordeek egitarau zabala prest daukate.
Kalian Hiri Kultur Guneak bigarrenez antolatuko du antzerki-lan laburren jaialdia. Aurrekoan legez, Ondiz dorrean egingo dute ekitaldia, ekainaren 10ean, hain zuzen ere. Orduantxe, eszenaleku ederrean, lau obra taularatzeko asmoa dutela iragarri dute antolatzaile leioaztarrek; eta antzerkiko mikrolanen lehiaketa moduko bat ere prestatu dute, lau antzezlan horiek aukeratzeko.
Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.
Uribe Kostaraino gauez helduko da Korrika, apirilaren 5ean, 23:40ak aldera. Apirilaren 6an, gaueko ordu txikietan, eskualdea gurutzatuko du, eta itsasadarra zeharkatu Ezkerraldetik jarraitzeko. Erandiogoikoraino gaueko 09:25ean bueltatuko da.