Osteguna, martxoak 30

Patxi Zubizarretagaz solasaldia

Algortako kultur etxea (Villamonte), Getxo

Uribe Kostako Irakurzaleen TXokoan hitzordua dugu: martxoaren 30ean, eguena, 19:30ean, Algortako Villamonte kultur Etxean; Patxi Zubizarreta gurean izango da “Laranja bat zaborretan” liburuaz berbetan. Gure martxoko proposamena e-rakurle taldeen proposamenarekin bat egiten duenez liburua e-book formatuan maileguan hartu ahal izango duzue. Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu!

Patxi Zubizarretagaz solasaldia Algortako kultur etxea (Villamonte) Uribe Kostako Irakurzaleen TXokoan hitzordua dugu: martxoaren 30ean, eguena, 19:30ean, Algortako Villamonte kultur Etxean; Patxi Zubizarreta gurean izango da “Laranja bat zaborretan” liburuaz berbetan. Gure martxoko proposamena e-rakurle taldeen proposamenarekin bat egiten duenez liburua e-book formatuan maileguan hartu ahal izango duzue. Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu!

16:00

Korrikaren zuzeneko bideo-emankizuna HIRUKAn

HIRUKA.EUS, Uribe Kosta | Zinema eta bideo-emanaldiak

Korrikaren 20. edizioa abiatuko da gaur, Otxandion. 16:00etatik aurrera zuzenean horren berri emango du HIRUKAk, euskal hedabideen bideo-emankizuna zabalduz. Saioa 17:15ak arte iraungo du; tartean, hasiera-ekitaldia eta Joseba Kanpo euskaltzale itzubaltzetarra zena omentzeko kilometroa ikusi ahal izango da.

Korrikaren zuzeneko bideo-emankizuna HIRUKAn HIRUKA.EUS

Korrikaren 20. edizioa abiatuko da gaur, Otxandion. 16:00etatik aurrera zuzenean horren berri emango du HIRUKAk, euskal hedabideen bideo-emankizuna zabalduz. Saioa 17:15ak arte iraungo du; tartean, hasiera-ekitaldia eta Joseba Kanpo euskaltzale itzubaltzetarra zena omentzeko kilometroa ikusi ahal izango da.

20:00

"Nosotras, mujeres de Euskalduna" dokumentala

Astrabuduko ludoteka (Atxutegi, 15), Erandio | Zinema eta bideo-emanaldiak

Larraitz Zuazok zuzendutako "Nosotras, mujeres de Euskalduna" dokumentala egongo da ikusgai, Astrabuduko ludotekan (Atxutegi, 15), eguen honetan, martxoaren 30ean. Proiekzioa arrastiko 08:00etan izango da; sarrera, doan.

"Nosotras, mujeres de Euskalduna" dokumentala Astrabuduko ludoteka (Atxutegi, 15)

Larraitz Zuazok zuzendutako "Nosotras, mujeres de Euskalduna" dokumentala egongo da ikusgai, Astrabuduko ludotekan (Atxutegi, 15), eguen honetan, martxoaren 30ean. Proiekzioa arrastiko 08:00etan izango da; sarrera, doan.

Euskara Irakurle Kluba

Kultur Leioa, Leioa | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Euskara Irakurle Kluba Kultur Leioa

Korrika-ekitaldiak

Eskualde osoan, Getxo Uribe Kosta | Bestelakoak

Eskualdeko aurkezpena barikuan egingo dute, Itzubaltzeta/Romoko parrokia-etxeko ekitaldi-aretoan, 19:00etan. Euskararen aldeko lasterketak apirilaren 6an zeharkatuko du Uribe Kosta, Lemoiz izan ezik. Daborduko, herrietako Korrika-batzordeek egitarau zabala prest daukate.

Korrika-ekitaldiak Eskualde osoan

Eskualdeko aurkezpena barikuan egingo dute, Itzubaltzeta/Romoko parrokia-etxeko ekitaldi-aretoan, 19:00etan. Euskararen aldeko lasterketak apirilaren 6an zeharkatuko du Uribe Kosta, Lemoiz izan ezik. Daborduko, herrietako Korrika-batzordeek egitarau zabala prest daukate.

Ondiz dorreko antzerki-lan laburren jaialdia

Ondiz dorrea, Leioa | Lehiaketak

Kalian Hiri Kultur Guneak bigarrenez antolatuko du antzerki-lan laburren jaialdia. Aurrekoan legez, Ondiz dorrean egingo dute ekitaldia, ekainaren 10ean, hain zuzen ere. Orduantxe, eszenaleku ederrean, lau obra taularatzeko asmoa dutela iragarri dute antolatzaile leioaztarrek; eta antzerkiko mikrolanen lehiaketa moduko bat ere prestatu dute, lau antzezlan horiek aukeratzeko.

Ondiz dorreko antzerki-lan laburren jaialdia Ondiz dorrea

Kalian Hiri Kultur Guneak bigarrenez antolatuko du antzerki-lan laburren jaialdia. Aurrekoan legez, Ondiz dorrean egingo dute ekitaldia, ekainaren 10ean, hain zuzen ere. Orduantxe, eszenaleku ederrean, lau obra taularatzeko asmoa dutela iragarri dute antolatzaile leioaztarrek; eta antzerkiko mikrolanen lehiaketa moduko bat ere prestatu dute, lau antzezlan horiek aukeratzeko.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu!

Getxoko Udal liburutegietan, Getxo

Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu! Getxoko Udal liburutegietan Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Korrikaren inguruko ekitaldiak Uribe Kostan

Uribe Kosta

Uribe Kostaraino gauez helduko da Korrika, apirilaren 5ean, 23:40ak aldera. Apirilaren 6an, gaueko ordu txikietan, eskualdea gurutzatuko du, eta itsasadarra zeharkatu Ezkerraldetik jarraitzeko. Erandiogoikoraino gaueko 09:25ean bueltatuko da.

Bapiruke Udaberriko Koloniak

Bizarra Lepoanen bulegoan: Martikoena kalea 16, 2. solairua - 4. bulegoa, Getxo

Aste Santuan Bapiruken euskarazko aisialdi ekintzak antolatuko ditugu. Apirilaren 10etik 21era (apirilaren 10, 11, 12, 18, 19, 20 eta 21ean). Egunero 9:00etatik 13:30ak arte; apirilaren 11n eta 19an 9:00etatik 17:00ak arte (irteera egunak). Norentzat: 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Non: J.B. Zabala eskolan (Algorta) eta Romo eskolan. Izena emateko epea: bazkideek martxoaren 27an eta 28an eta bazkide ez direnek martxoaren 29an eta 30ean. Izena emateko ordutegia: egunero 10:00etaik 13:00ak arte; 28an eta 30ean arratsaldez ere, 16:30etatik 18:00ak arte. Prezioa: bazkideek 35 euro, bazkide ez direnek 55 euro eta gutxieneko errenta Getxon jasotzen dutenek *10 euro ordaindu beharko dituzte (*Lanbideren ziurtagiria eta NANaren fotokopia ekarri behar dute). Izena emateko: inskripzio orriak (bi orri) bete eta sinatu behar dira (bulegoan ere bete daitezke) eta gure kontu korrontean ingresoa egin ostean (Euskadiko Kutxa: 3035 0108 06 1081032766) agiriarekin eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin bulegora etorri behar da. Izen emate ordenean beteko dira lekuak

Bapiruke Udaberriko Koloniak Bizarra Lepoanen bulegoan: Martikoena kalea 16, 2. solairua - 4. bulegoa Aste Santuan Bapiruken euskarazko aisialdi ekintzak antolatuko ditugu. Apirilaren 10etik 21era (apirilaren 10, 11, 12, 18, 19, 20 eta 21ean). Egunero 9:00etatik 13:30ak arte; apirilaren 11n eta 19an 9:00etatik 17:00ak arte (irteera egunak). Norentzat: 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Non: J.B. Zabala eskolan (Algorta) eta Romo eskolan. Izena emateko epea: bazkideek martxoaren 27an eta 28an eta bazkide ez direnek martxoaren 29an eta 30ean. Izena emateko ordutegia: egunero 10:00etaik 13:00ak arte; 28an eta 30ean arratsaldez ere, 16:30etatik 18:00ak arte. Prezioa: bazkideek 35 euro, bazkide ez direnek 55 euro eta gutxieneko errenta Getxon jasotzen dutenek *10 euro ordaindu beharko dituzte (*Lanbideren ziurtagiria eta NANaren fotokopia ekarri behar dute). Izena emateko: inskripzio orriak (bi orri) bete eta sinatu behar dira (bulegoan ere bete daitezke) eta gure kontu korrontean ingresoa egin ostean (Euskadiko Kutxa: 3035 0108 06 1081032766) agiriarekin eta osakidetzako txartelaren fotokopiarekin bulegora etorri behar da. Izen emate ordenean beteko dira lekuak

20:00
21:30

Zinegoak jaialdia

Kultur Leioa eta Kurtzio, Leioa Sopela Uribe Kosta | Zinema eta bideo-emanaldiak

Zinegoak gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia Uribe Kostan izango da datozen egunotan eta asteotan. Hala, martxoaren 29an eta 30ean Leioan izango da festibala; apirilaren 7an, Sopelan.

Zinegoak jaialdia Kultur Leioa eta Kurtzio

Zinegoak gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia Uribe Kostan izango da datozen egunotan eta asteotan. Hala, martxoaren 29an eta 30ean Leioan izango da festibala; apirilaren 7an, Sopelan.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»