Igandea, apirilak 9

10:00

Getxotik Oinez Bizi ibilaldia

Algortako Telletxe plaza eta Ereagako turismo-bulegoa, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Domeka honetan, apirilaren 9an, bosgarren urtez egingo dute Getxotik Oinez Bizi ibilaldia. Ekimen horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila eta Osakidetza ahaleginduko dira jendea kontzientziatzen, jakin dezan osasun-egoera onean egoteko ariketa edo jarduera fisikoren bat erregulartasunez egitea zein garrantzitsua den.

Getxotik Oinez Bizi ibilaldia Algortako Telletxe plaza eta Ereagako turismo-bulegoa

Domeka honetan, apirilaren 9an, bosgarren urtez egingo dute Getxotik Oinez Bizi ibilaldia. Ekimen horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila eta Osakidetza ahaleginduko dira jendea kontzientziatzen, jakin dezan osasun-egoera onean egoteko ariketa edo jarduera fisikoren bat erregulartasunez egitea zein garrantzitsua den.

11:00

Erandioko Udalaren XII. Mountain Bike Sari Nagusia

Akarlanda, Erandio | Kirol-ekitaldiak

Domeka honetan, hilaren 9an, jokatuko da Erandioko Udalaren XII. Mountain Bike Sari Nagusia, Unión Ciclista Erandio txirrindularitza-elkarteak antolatuta. Proba sortu zenetik egin dutenez, aurten ere Akarlandako parkean egingo da lasterketa.

Erandioko Udalaren XII. Mountain Bike Sari Nagusia Akarlanda

Domeka honetan, hilaren 9an, jokatuko da Erandioko Udalaren XII. Mountain Bike Sari Nagusia, Unión Ciclista Erandio txirrindularitza-elkarteak antolatuta. Proba sortu zenetik egin dutenez, aurten ere Akarlandako parkean egingo da lasterketa.

11:45

Korrikaren zuzeneko bideo-emankizuna HIRUKAn

HIRUKA.EUS, Uribe Kosta | Zinema eta bideo-emanaldiak

Korrikaren 20. edizioa amaituko da gaur, Iruñean. 11:45etik aurrera zuzenean horren berri emango du HIRUKAk, euskal hedabideen bideo-emankizuna zabalduz. Saioa 13:20aak arte iraungo du. Iruñeko Sarasate pasealekura helduko da euskararen lasterketa, 12:30ak aldera, 2.557 kilometroko ibilbidea bete ondoren. AEK-ko kideek egingo dute azken kilometro hori, ekitaldia eta festa hasi aurretik.

Korrikaren zuzeneko bideo-emankizuna HIRUKAn HIRUKA.EUS

Korrikaren 20. edizioa amaituko da gaur, Iruñean. 11:45etik aurrera zuzenean horren berri emango du HIRUKAk, euskal hedabideen bideo-emankizuna zabalduz. Saioa 13:20aak arte iraungo du. Iruñeko Sarasate pasealekura helduko da euskararen lasterketa, 12:30ak aldera, 2.557 kilometroko ibilbidea bete ondoren. AEK-ko kideek egingo dute azken kilometro hori, ekitaldia eta festa hasi aurretik.

19:00

"¡No nos llega!" antzezlana

Andres Isasi musika eskola, Getxo | Antzerkia

Domeka honetan, hilak 9, "¡No nos llega!" antzerki-komedia taularatuko dute Areetan, Andrés Isasi musika-eskolan. Obra 19:00etan hasiko da; sarrera 3 euroan eros daiteke. Antzezlana eskainiko du Xankore antzerki-talde amateurrak, Emakumeak Eszenan zikloaren 11. edizioaren barruan.

"¡No nos llega!" antzezlana Andres Isasi musika eskola

Domeka honetan, hilak 9, "¡No nos llega!" antzerki-komedia taularatuko dute Areetan, Andrés Isasi musika-eskolan. Obra 19:00etan hasiko da; sarrera 3 euroan eros daiteke. Antzezlana eskainiko du Xankore antzerki-talde amateurrak, Emakumeak Eszenan zikloaren 11. edizioaren barruan.

19:30

"Ecologia social y municipalismo libertario" berbaldia

Tosu landa, Getxo | Batzarrak eta topaketak

Apirilaren 19an, 19:30 Floreal M. Romerok ekologia sozialari buruz egingo digu berba Tosun. Giltzagaz elkarlanean antolaturiko hitzaldia da hau.

"Ecologia social y municipalismo libertario" berbaldia Tosu landa

Apirilaren 19an, 19:30 Floreal M. Romerok ekologia sozialari buruz egingo digu berba Tosun. Giltzagaz elkarlanean antolaturiko hitzaldia da hau.

Euskara Irakurle Kluba

Kultur Leioa, Leioa | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Euskara Irakurle Kluba Kultur Leioa

Ondiz dorreko antzerki-lan laburren jaialdia

Ondiz dorrea, Leioa | Lehiaketak

Kalian Hiri Kultur Guneak bigarrenez antolatuko du antzerki-lan laburren jaialdia. Aurrekoan legez, Ondiz dorrean egingo dute ekitaldia, ekainaren 10ean, hain zuzen ere. Orduantxe, eszenaleku ederrean, lau obra taularatzeko asmoa dutela iragarri dute antolatzaile leioaztarrek; eta antzerkiko mikrolanen lehiaketa moduko bat ere prestatu dute, lau antzezlan horiek aukeratzeko.

Ondiz dorreko antzerki-lan laburren jaialdia Ondiz dorrea

Kalian Hiri Kultur Guneak bigarrenez antolatuko du antzerki-lan laburren jaialdia. Aurrekoan legez, Ondiz dorrean egingo dute ekitaldia, ekainaren 10ean, hain zuzen ere. Orduantxe, eszenaleku ederrean, lau obra taularatzeko asmoa dutela iragarri dute antolatzaile leioaztarrek; eta antzerkiko mikrolanen lehiaketa moduko bat ere prestatu dute, lau antzezlan horiek aukeratzeko.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu!

Getxoko Udal liburutegietan, Getxo

Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu! Getxoko Udal liburutegietan Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak

Begoñako galeriak, Getxo | Erakusketak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak Begoñako galeriak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»