Larunbata, maiatzak 13

Kostaldeko Getxo ibilbide toponimikoa

Etxetxu plaza (Portu Zahara, Algorta), Getxo

Urtero bezala, ibilbide toponimikoak egingo ditugu eta zapatuan, maiatzaren 13an Kostaldeko Getxo ibilbidea egingo dugu. Goizeko 9:30ean geratuko gara Portu Zaharreko Etxetxun. Ibilbideak euskaraz dira eta doan. Ibilbideak eskatzeko deitu 688.635.350 (Jon) telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Animatu eta eman izena!

Kostaldeko Getxo ibilbide toponimikoa Etxetxu plaza (Portu Zahara, Algorta) Urtero bezala, ibilbide toponimikoak egingo ditugu eta zapatuan, maiatzaren 13an Kostaldeko Getxo ibilbidea egingo dugu. Goizeko 9:30ean geratuko gara Portu Zaharreko Etxetxun. Ibilbideak euskaraz dira eta doan. Ibilbideak eskatzeko deitu 688.635.350 (Jon) telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Animatu eta eman izena!

12:00

Ezagutzen Azoka eta II. Ume Merkatariak

Boulevard, Leioa | Azokak

Maiatzaren 13an, zapatuan, Ezagutzen Azoka antolatuko du Herrigune komunitate proiektuak, 12:00etatik 14:00ak arte, Stoan. Azokaren helburua da ezagutzak dituzten pertsonek euren esperientziak komunitatean parteka ditzaten. Ekintza denak adin guztientzako edozeini zuzenduko dira. Aurtengo gaiak honako hauek izango dira: eskulanak, paparrekoak, kristal-grabatzea, alfonbra-konpontzaileak, GPSaren hastapenak, argazkilaritza, Leioako historia argazkietan, frantsesa, margolaritza eta beira-ale tailerra.  

Ezagutzen Azoka eta II. Ume Merkatariak Boulevard

Erandioko Gazte Asanbladaren 10. urteurrena

Irailaren 23a plaza, Erandio | Jaiak

Etzi, zapatuan, Erandioko Gazte Asanbladatik (EGA) daborduko erretiroa hartuta duten gizonek eta emakumeek ospatu ahal izango dute eragile horren 10. urteurrena, gaurko gazteakaz, koadrilakaz, auzokideakaz eta beste herrietako lagunakaz batera.

Erandioko Gazte Asanbladaren 10. urteurrena Irailaren 23a plaza

Etzi, zapatuan, Erandioko Gazte Asanbladatik (EGA) daborduko erretiroa hartuta duten gizonek eta emakumeek ospatu ahal izango dute eragile horren 10. urteurrena, gaurko gazteakaz, koadrilakaz, auzokideakaz eta beste herrietako lagunakaz batera.

12:30

Sopelako Kuadrillen Eguna 2017

Sopelako udaletxea, Sopela | Jaiak

Maitzaren 13an, zapatua, Kuadrillen Eguna antolatuko da Sopelan. Eguerdian hasiko da jaia eta 14:30ean herri bazkaria egingo da. Bazkaltzeko txartelak bihar arte, eguena, eskura daitezke Laiak tabernan (Sopela) eta Ugari supermerkatuan (Larrabasterra). Menua begetarianoa edo okelduna izan daiteke.

Sopelako Kuadrillen Eguna 2017 Sopelako udaletxea

Maitzaren 13an, zapatua, Kuadrillen Eguna antolatuko da Sopelan. Eguerdian hasiko da jaia eta 14:30ean herri bazkaria egingo da. Bazkaltzeko txartelak bihar arte, eguena, eskura daitezke Laiak tabernan (Sopela) eta Ugari supermerkatuan (Larrabasterra). Menua begetarianoa edo okelduna izan daiteke.

Euskara Irakurle Kluba

Kultur Leioa, Leioa | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Euskara Irakurle Kluba Kultur Leioa

Irakurri, Gozatu eta Oparitu!

Getxoko Udal liburutegietan, Getxo

Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu! Getxoko Udal liburutegietan Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak

Begoñako galeriak, Getxo | Erakusketak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak Begoñako galeriak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

10:00
20:00

Zaintzaileen bila, omenaldirako

Uribe Kosta | Bestelakoak

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.

09:00
13:30

2017ko Udalekuetan izena emateko epea zabaldu da

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Bestelakoak

Summer Camp, Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak eta Musikaz Blai udalekuetan izena emateko epea zabaldu da. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era. Informazioa: sopela.eus eta musika.eskola@sopela.eus Non eman izena: Sopelarin eta Kurtzio kultur etxea.

2017ko Udalekuetan izena emateko epea zabaldu da Kurtzio kultur etxea

Summer Camp, Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak eta Musikaz Blai udalekuetan izena emateko epea zabaldu da. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era. Informazioa: sopela.eus eta musika.eskola@sopela.eus

Non eman izena: Sopelarin eta Kurtzio kultur etxea.

10:15
10:15

San Juaneko kartel erakusketa

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.

San Juaneko kartel erakusketa Kultur Leioa

Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.

09:00
16:00

Bizibideak Eskolara Lagunekaz

Leioa | Bestelakoak

Gaur, lehen orduan martxan jarri du Irakale 2017ko Bizibideak Lagunekaz Eskolara proiektua, Leioako 31 topagune ezberdinetan. Maiatzak 8 eta 19 bitartean proiektua gauzatuko da herri osoan zehar, Irakale 2017 ekintzaren eskutik.

10:03
10:03

San Juan 2017 kartel lehiaketako irabazlea

Gazteguneko aterpean, Leioa | Lehiaketak

Murtziako Rubén Lucasek irabazi du 2017ko San Juan jaietako kartel lehiaketa, "Danzas" lanagaz. 24 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan, eta den-denak ikusgarri daude Leioako Gaztegune Aterpean, abenduaren 7a arte.

San Juan 2017 kartel lehiaketako irabazlea Gazteguneko aterpean

Murtziako Rubén Lucasek irabazi du 2017ko San Juan jaietako kartel lehiaketa, "Danzas" lanagaz. 24 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan, eta den-denak ikusgarri daude Leioako Gaztegune Aterpean, abenduaren 7a arte.

17:00
19:00

Getxoko San Isidro jaiak

Andra Mari, Getxo | Jaiak

Jaien usaina hedatzen dabil egunotan Getxo inguruan; akordura musika, festa, dantza eta egundoko giroa! Udaren atarian, maiatzaren erdialdean, helduko dira San Isidro jaiak: nekazari, laborari eta baserritarren omenezko festa-egunak, udalerriari izena ematen dion gunean, Getxon. Aurton, Geroako 5. mailako ikasleek txupina botatzeagaz batera hasiko dira jaiak hilaren 12an, 17:00etan.

Getxoko San Isidro jaiak Andra Mari

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»