Larunbata, maiatzak 27

Mosaiko Algortako Portu Zaharrean

Algortako Portu Zaharra, Getxo

Getxok, Uribe Kostako herri guztiekin batera, mosaiko bat osatuko du datorren larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Algortako Portu Zaharrean. "Erabakitzeko Prest!" gaudela aldarrikatu nahi dugu, eta galdera ikur bat osatuz egingo dugu, sinbolo horren bidez guri galdetzea nahi dugula erakuste aldera.

Mosaiko Algortako Portu Zaharrean Algortako Portu Zaharra Getxok, Uribe Kostako herri guztiekin batera, mosaiko bat osatuko du datorren larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Algortako Portu Zaharrean. "Erabakitzeko Prest!" gaudela aldarrikatu nahi dugu, eta galdera ikur bat osatuz egingo dugu, sinbolo horren bidez guri galdetzea nahi dugula erakuste aldera.

Getxo Barria ibilbide toponimikoa

Neguriko Karmengo elizan, Getxo

Urtero bezala, ibilbide toponimikoak egingo ditugu eta zapatuan, maiatzaren 27an Getxo Barria ibilbidea egingo dugu. Goizeko 9:30ean geratuko gara Neguriko Karmengo elizan. Ibilbideak euskaraz eta doan dira. Ibilbideak eskatzeko deitu 688.635.350 (Jon) telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Animatu eta eman izena!

Getxo Barria ibilbide toponimikoa Neguriko Karmengo elizan Urtero bezala, ibilbide toponimikoak egingo ditugu eta zapatuan, maiatzaren 27an Getxo Barria ibilbidea egingo dugu. Goizeko 9:30ean geratuko gara Neguriko Karmengo elizan. Ibilbideak euskaraz eta doan dira. Ibilbideak eskatzeko deitu 688.635.350 (Jon) telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Animatu eta eman izena!

11:00

Martxa Nordikoaren Nazioarteko Eguna

Hondartzako informazio-puntua, Gorliz | Kirol-ekitaldiak

Gero eta jende gehiago ikus daiteke udalerrian martxa nordikoa praktikatzen, aurrera eta atzera, gora eta behera. Kirol-mota horren zaleak areagotu egin dira azken urteotan Gorlizen; hori dela eta, horiek denak batzeko Martxa Nordikoaren Nazioarteko Eguna egingo dute zapatuan, hilaren 27an. Hala, hainbat ekimen antolatuko dituzte egun horretan.

Martxa Nordikoaren Nazioarteko Eguna Hondartzako informazio-puntua

Gero eta jende gehiago ikus daiteke udalerrian martxa nordikoa praktikatzen, aurrera eta atzera, gora eta behera. Kirol-mota horren zaleak areagotu egin dira azken urteotan Gorlizen; hori dela eta, horiek denak batzeko Martxa Nordikoaren Nazioarteko Eguna egingo dute zapatuan, hilaren 27an. Hala, hainbat ekimen antolatuko dituzte egun horretan.

12:00

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaiko erraldoia

Algortako Portu Zaharra, Getxo Uribe Kosta | Mobilizazioak

Eskualdeko sei herritan erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketa egin ostean, Uribe Kostako udalerri denak batu egingo dira eta mosaiko erraldoia egingo dute zapatuan, hilaren 27an, Algortako Portu Zaharrean; eskualdeko Gure Esku Dagoren talde denek bat egingo dute mobilizazio horretan. Jakinarazi dutenez, mosaikoan galdera-ikur bat irudikatuko dute. Hitzordua 12:00etan ipini dute, Portu Zaharreko beheko zelaigunean, eta horretan parte hartzera dei egin dute. Horregaz batera, ekainaren 10ean Bilbon egingo den aldarrikapen-egunera joateko deialdia egin gura dute.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaiko erraldoia Algortako Portu Zaharra

Eskualdeko sei herritan erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketa egin ostean, Uribe Kostako udalerri denak batu egingo dira eta mosaiko erraldoia egingo dute zapatuan, hilaren 27an, Algortako Portu Zaharrean; eskualdeko Gure Esku Dagoren talde denek bat egingo dute mobilizazio horretan. Jakinarazi dutenez, mosaikoan galdera-ikur bat irudikatuko dute. Hitzordua 12:00etan ipini dute, Portu Zaharreko beheko zelaigunean, eta horretan parte hartzera dei egin dute. Horregaz batera, ekainaren 10ean Bilbon egingo den aldarrikapen-egunera joateko deialdia egin gura dute.

18:00

"Piztu sugar independentista" jaialdia

Txorimalo gaztetxea, Getxo | Musika

Algortako Ernai gazte-antolakundeak ikasturteari amaiera emateko jaialdia egingo du hilaren 27an, zapatuan. Batzeko hitzordua 18:00etan ipini dute, Getxoko Txorimalo gaztetxean, "Piztu sugar independentista" goiburuagaz. Sarrera 4 euroan egongo da.

"Piztu sugar independentista" jaialdia Txorimalo gaztetxea

Algortako Ernai gazte-antolakundeak ikasturteari amaiera emateko jaialdia egingo du hilaren 27an, zapatuan. Batzeko hitzordua 18:00etan ipini dute, Getxoko Txorimalo gaztetxean, "Piztu sugar independentista" goiburuagaz. Sarrera 4 euroan egongo da.

Euskara Irakurle Kluba

Kultur Leioa, Leioa | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Euskara Irakurle Kluba Kultur Leioa

Irakurri, Gozatu eta Oparitu!

Getxoko Udal liburutegietan, Getxo

Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu! Getxoko Udal liburutegietan Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak

Begoñako galeriak, Getxo | Erakusketak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak Begoñako galeriak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

10:00
20:00

Zaintzaileen bila, omenaldirako

Uribe Kosta | Bestelakoak

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.

09:00
13:30

2017ko Udalekuetan izena emateko epea zabaldu da

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Bestelakoak

Summer Camp, Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak eta Musikaz Blai udalekuetan izena emateko epea zabaldu da. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era. Informazioa: sopela.eus eta musika.eskola@sopela.eus Non eman izena: Sopelarin eta Kurtzio kultur etxea.

2017ko Udalekuetan izena emateko epea zabaldu da Kurtzio kultur etxea

Summer Camp, Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak eta Musikaz Blai udalekuetan izena emateko epea zabaldu da. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era. Informazioa: sopela.eus eta musika.eskola@sopela.eus

Non eman izena: Sopelarin eta Kurtzio kultur etxea.

10:15
10:15

San Juaneko kartel erakusketa

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.

San Juaneko kartel erakusketa Kultur Leioa

Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.

10:03
10:03

San Juan 2017 kartel lehiaketako irabazlea

Gazteguneko aterpean, Leioa | Lehiaketak

Murtziako Rubén Lucasek irabazi du 2017ko San Juan jaietako kartel lehiaketa, "Danzas" lanagaz. 24 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan, eta den-denak ikusgarri daude Leioako Gaztegune Aterpean, abenduaren 7a arte.

San Juan 2017 kartel lehiaketako irabazlea Gazteguneko aterpean

Murtziako Rubén Lucasek irabazi du 2017ko San Juan jaietako kartel lehiaketa, "Danzas" lanagaz. 24 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan, eta den-denak ikusgarri daude Leioako Gaztegune Aterpean, abenduaren 7a arte.

Algortako saninazioetako kartel-lehiaketa

Getxo | Lehiaketak

Mezu honen bitartez, Algortako San Inazioetako kartel-lehiaketaren oinarriak helarazi gura dizkizuegu. Aurton ere gogokoen daukaten kartela bozkatzeko aukera edukiko dute herritarrek, San Nikolas plazan, uztailaren 1ean. Ekainaren 22ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera, Villamonteko kultur etxean.

"¡Nunca más! Imágenes de guerra (1936-1939)" erakusketa

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Erakusketak

Gaur goizean, "¡Nunca más! Imágenes de guerra (1936-1939)" izeneko erakusketa zabaldu dute Erandioko Josu Murueta kultur etxean. Memoria historikoa lantzeko ekimena bisitatu ahal izango da ekainaren 9a arte, 08:00etatik 22:00etara.

"¡Nunca más! Imágenes de guerra (1936-1939)" erakusketa Josu Murueta kultur etxea

Gaur goizean, "¡Nunca más! Imágenes de guerra (1936-1939)" izeneko erakusketa zabaldu dute Erandioko Josu Murueta kultur etxean. Memoria historikoa lantzeko ekimena bisitatu ahal izango da ekainaren 9a arte, 08:00etatik 22:00etara.

Lamiakoko jaiak

Leioa | Jaiak

Sanjuanak heldu artean, jai-giroan murgiltzeko aukera edukiko dute leioaztarrek eta kanpotarrek, aste-akabu honetan; izan ere, Lamiakoko sanmaximoakaz hasi ohi da udako ospakizunen zorabioa, Leioan. Hala, barikutik domekara, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da bertan: besteak beste, lapiko-txapelketa, mozorro-lehiaketa, bingoa eta guatekea egingo dituzte. Gauean, berriz, dantzaldiez disfrutatu ahal izango dute Lamiakora hurbiltzen direnek. Lehenengo egunean, ohiko legez, euskal mitologiako pertsonaiak bisitatuko dute auzoa, Lamiako Maskarada elkarteko lagunei esker; antzezkizuna arrastian eta gauean egingo dute.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»