EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle bat atxilotu dute, Bilbon, ikaskide bati sexu-erasoa egitea egotzita, unibertsitateak berak jakinarazi duenez. Hala, emakumeentzat ere segurua izango den unibertsitate baten alde, mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du eguen honetarako, ekainaren 1erako, Leioako campusean. Mikel Laboa plazan izango da mobilizazioa, 12:00etan. EHUko Errektoretza-taldeak eta LABek ere protestagaz bat egin dute, eta komunitate unibertsitarioari bertaratzera deitu diote.
Internet bidezko hezkuntzari eta "e-learning"-i buruzko jardunaldia egingo du bihar, eguenean, Getxolanek. "Hezkuntza digitalaren azken muga: bidaia, bizitzan zehar egiten den etenik gabeko ikaskuntzara" goiburupean, topaketa Getxo Elkartegian (Ogoño kalea, 1) izango da, 14:00etatik 15:30era.
Bihar, eguenean, "Getxoko memoria kolektiboa" erakusketa inauguratuko dute, Algortako Torrene Aretoan. Horretarako hitzordua 19:00etan ipini dute. Esposizio hori Begoñako galerien balioa nabarmentzeko proiektuaren barnean kokatu dute, eta horien inguruko memoria materiala eta inmateriala berreskuratzeko egindako lanaren ondorioa da.
Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.
Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.
Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.
Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.
Murtziako Rubén Lucasek irabazi du 2017ko San Juan jaietako kartel lehiaketa, "Danzas" lanagaz. 24 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan, eta den-denak ikusgarri daude Leioako Gaztegune Aterpean, abenduaren 7a arte.
Mezu honen bitartez, Algortako San Inazioetako kartel-lehiaketaren oinarriak helarazi gura dizkizuegu. Aurton ere gogokoen daukaten kartela bozkatzeko aukera edukiko dute herritarrek, San Nikolas plazan, uztailaren 1ean. Ekainaren 22ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera, Villamonteko kultur etxean.
Gaur goizean, "¡Nunca más! Imágenes de guerra (1936-1939)" izeneko erakusketa zabaldu dute Erandioko Josu Murueta kultur etxean. Memoria historikoa lantzeko ekimena bisitatu ahal izango da ekainaren 9a arte, 08:00etatik 22:00etara.