"Baleak eta Euskal Herria" izeneko ekitaldia antolatu du Uribe Kosta BHI institutuak datorren barikurako, ekainak 2, Kanadako Placentia herriarekiko senidetzea bultzatzeko.
Erandioko Gure Esku Dago plataformak batzar nagusia deitu du datorren barikurako, ekainak 2, udalerri horretan herri-galdeketa egingo den erabakitzeko. Hitzordua Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko gela urdinean ipini dute, 19:00etan. Batzarra zabala eta askotarikoa izatea gura dutenez, erandioztar denak gonbidatu dituzte parte hartzeko, "gure herrian herri-galdeketa bai ala ez" aukeratzeko, "denon artean gure herrirako egokiena dena" erabakitzeko.
Sahararen aldeko kontzertua egingo dute datorren ekainaren 2an, barikuan, Berango Antzokian. Horretan parte hartuko dute Eley eta Bart...Sax! musika taldeek, 20:00etatik aurrera. Sarrera 3 euroan salduko da, eta lortutako dirua Berangoko Udalak Saharako errefuxiatuen eremuan dagoen Bucraan herrian garatu duen proiektua finantzatzera bideratuko dute.
Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.
Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.
Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.
Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.
Murtziako Rubén Lucasek irabazi du 2017ko San Juan jaietako kartel lehiaketa, "Danzas" lanagaz. 24 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan, eta den-denak ikusgarri daude Leioako Gaztegune Aterpean, abenduaren 7a arte.
Mezu honen bitartez, Algortako San Inazioetako kartel-lehiaketaren oinarriak helarazi gura dizkizuegu. Aurton ere gogokoen daukaten kartela bozkatzeko aukera edukiko dute herritarrek, San Nikolas plazan, uztailaren 1ean. Ekainaren 22ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera, Villamonteko kultur etxean.
Gaur goizean, "¡Nunca más! Imágenes de guerra (1936-1939)" izeneko erakusketa zabaldu dute Erandioko Josu Murueta kultur etxean. Memoria historikoa lantzeko ekimena bisitatu ahal izango da ekainaren 9a arte, 08:00etatik 22:00etara.
Joan den aste-akabuan ospatu ziren San Maximo jaiak; Txorierri auzoak hartuko dio lekukoa Lamiakori, barikutik aurrera. Hala, lehenengo egunean, kuadrillen-jaitsiera egingo dute, txupina jaurti eta berehala.