Larunbata, ekainak 17

Betiko Getxo ibilbide toponimikoa

Andra Mariko kiroldegian, Getxo

Urtero bezala, ibilbide toponimikoak egingo ditugu eta zapatuan, ekainaren 17an Betiko Getxo ibilbidea egingo dugu. Goizeko 9:30ean geratuko gara Andra Mariko kiroldegiko atean. Ibilbide hau bizikletaz egingo dugu. Bizikleta ez daukazuenok aldez aurretik abisatu beharko diguzue. Getxoko udalaren Getxobizi zerbitzuaren bizikletak erabiliko ditugu. Ibilbideak euskaraz dira eta doan. Ibilbideak eskatzeko deitu 688.635.350 (Jon) telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Animatu eta eman izena!

Betiko Getxo ibilbide toponimikoa Andra Mariko kiroldegian Urtero bezala, ibilbide toponimikoak egingo ditugu eta zapatuan, ekainaren 17an Betiko Getxo ibilbidea egingo dugu. Goizeko 9:30ean geratuko gara Andra Mariko kiroldegiko atean. Ibilbide hau bizikletaz egingo dugu. Bizikleta ez daukazuenok aldez aurretik abisatu beharko diguzue. Getxoko udalaren Getxobizi zerbitzuaren bizikletak erabiliko ditugu. Ibilbideak euskaraz dira eta doan. Ibilbideak eskatzeko deitu 688.635.350 (Jon) telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Animatu eta eman izena!

Gure Esku Dago Gazte Jaia

Algortako zenbait lekutan, Getxo

hilaren 17an, larunbata, "Gure Esku Dago Gazte Jaia" antolatu da Algortan. 7.30ean, Villamonte tabernatik, Poteo musikatua abiatuko da; eta tartean, argazki erraldoia San Nikolas plazan. Getxon egingo den galdeketari babesa adierazteko. 22.00tan bidean erromeria Azeberrin; eta 00.30etatik aurrera jaia The Piper's Irish Puben jarraituko da. Antolatzaileak: Getxoko Gure Esku Dagoren Gazte taldea.

Gure Esku Dago Gazte Jaia Algortako zenbait lekutan hilaren 17an, larunbata, "Gure Esku Dago Gazte Jaia" antolatu da Algortan. 7.30ean, Villamonte tabernatik, Poteo musikatua abiatuko da; eta tartean, argazki erraldoia San Nikolas plazan. Getxon egingo den galdeketari babesa adierazteko. 22.00tan bidean erromeria Azeberrin; eta 00.30etatik aurrera jaia The Piper's Irish Puben jarraituko da. Antolatzaileak: Getxoko Gure Esku Dagoren Gazte taldea.

11:00

Athletic Eguna

Mendiguren plaza, Erandio | Jaiak

Goitiko Athletic Taldeak zapatuan, hilaren 17an, antolatuko du Astrabuduko Athletic Eguna. Athleticzaleek Gorka Iraizoz atezainaren erretratuagaz iragarri dute zortzigarren edizio hori, baina, argitu dutenez, ez dute jokalaria omenduko, kartelean ipintzeaz aparte. Izan ere uste dute atezainak "arrastoa utzi" duela Athleticen. Gogorarazi dutenez, modu berean jokatu zuten Andoni Iraola eta Carlos Gurpegi jokalariakaz, Athleticetik atera zirenean.

Athletic Eguna Mendiguren plaza

Euskara Irakurle Kluba

Kultur Leioa, Leioa | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.

Euskara Irakurle Kluba Kultur Leioa

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak

Begoñako galeriak, Getxo | Erakusketak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak Begoñako galeriak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

10:00
20:00

Zaintzaileen bila, omenaldirako

Uribe Kosta | Bestelakoak

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.

10:15
10:15

San Juaneko kartel erakusketa

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.

San Juaneko kartel erakusketa Kultur Leioa

Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.

10:03
10:03

San Juan 2017 kartel lehiaketako irabazlea

Gazteguneko aterpean, Leioa | Lehiaketak

Murtziako Rubén Lucasek irabazi du 2017ko San Juan jaietako kartel lehiaketa, "Danzas" lanagaz. 24 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan, eta den-denak ikusgarri daude Leioako Gaztegune Aterpean, abenduaren 7a arte.

San Juan 2017 kartel lehiaketako irabazlea Gazteguneko aterpean

Murtziako Rubén Lucasek irabazi du 2017ko San Juan jaietako kartel lehiaketa, "Danzas" lanagaz. 24 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan, eta den-denak ikusgarri daude Leioako Gaztegune Aterpean, abenduaren 7a arte.

Algortako saninazioetako kartel-lehiaketa

Getxo | Lehiaketak

Mezu honen bitartez, Algortako San Inazioetako kartel-lehiaketaren oinarriak helarazi gura dizkizuegu. Aurton ere gogokoen daukaten kartela bozkatzeko aukera edukiko dute herritarrek, San Nikolas plazan, uztailaren 1ean. Ekainaren 22ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera, Villamonteko kultur etxean.

Erandiogoikoko Gorpuzti jaiak

Erandiogoikoa, Erandio | Jaiak

Berandu datoz aurten Erandiogoikoko Gorpuzti jaiak, baina berdin alaituko dute festa-giroa Erandiogoikoan. Eguenetik domekara, jaietan murgilduta ibiliko dira Erandiogoikoko auzotarrak eta bisitariak. Damatxo emakumeen elkarteak irakurriko du pregoia eguenean, 19:30etik aurrera, zortez egokitutako rola betez. Ondoren, txupina jaurti, eta festak isiotuko dira.

Erandiogoikoko Gorpuzti jaiak Erandiogoikoa

Berandu datoz aurten Erandiogoikoko Gorpuzti jaiak, baina berdin alaituko dute festa-giroa Erandiogoikoan. Eguenetik domekara, jaietan murgilduta ibiliko dira Erandiogoikoko auzotarrak eta bisitariak. Damatxo emakumeen elkarteak irakurriko du pregoia eguenean, 19:30etik aurrera, zortez egokitutako rola betez. Ondoren, txupina jaurti, eta festak isiotuko dira.

Eskubaloi-txapelketa

Ereaga hondartza, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Bihartik, barikutik, domekara, ekainaren 16tik 18ra bitartean, Romo Hondartza Teamek bigarren eskubaloi-txapelketari ekingo dio, Algortako Ereaga hondartzan.

Eskubaloi-txapelketa Ereaga hondartza

Bihartik, barikutik, domekara, ekainaren 16tik 18ra bitartean, Romo Hondartza Teamek bigarren eskubaloi-txapelketari ekingo dio, Algortako Ereaga hondartzan.

Emakumezkoen Getxoko Nazioarteko Futbol Txapelketa

Bolue eta Fadura futbol-zelaiak, Erandio Getxo Uribe Kosta | Kirol-ekitaldiak

Datorren aste-akabuan, ekainaren 17an eta 18an, Emakumezkoen Getxoko Nazioarteko Futbol Txapelketa jokatuko da 11. aldiz, Bolue eta Fadurako zelaietan. Ohi legez, Roberto Tamayo zenaren omenez jokatuko da.

Emakumezkoen Getxoko Nazioarteko Futbol Txapelketa Bolue eta Fadura futbol-zelaiak

Datorren aste-akabuan, ekainaren 17an eta 18an, Emakumezkoen Getxoko Nazioarteko Futbol Txapelketa jokatuko da 11. aldiz, Bolue eta Fadurako zelaietan. Ohi legez, Roberto Tamayo zenaren omenez jokatuko da.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»