Larunbata, ekainak 24

Getxo Barria ibilbide toponimikoa

Neguriko Karmengo elizan, Getxo

Urtero bezala, ibilbide toponimikoak egingo ditugu eta zapatuan, ekainaren 24an Getxo Barria ibilbidea egingo dugu. Goizeko 9:30ean geratuko gara Neguriko Karmengo elizan. Ibilbideak euskaraz eta doan dira. Ibilbideak eskatzeko deitu 688.635.350 (Jon) telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Animatu eta eman izena!

Getxo Barria ibilbide toponimikoa Neguriko Karmengo elizan Urtero bezala, ibilbide toponimikoak egingo ditugu eta zapatuan, ekainaren 24an Getxo Barria ibilbidea egingo dugu. Goizeko 9:30ean geratuko gara Neguriko Karmengo elizan. Ibilbideak euskaraz eta doan dira. Ibilbideak eskatzeko deitu 688.635.350 (Jon) telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Animatu eta eman izena!

12:00

Getxoko Gure Esku Dagoren prentsaurrekoa

San Nikolas plaza, Getxo | Mobilizazioak

Zapatu honetan, hilaren 24an, Gure Esku Dago taldeak jakinaraziko du zenbat sinadura bildu dituen, Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko herritarren kontsulta bat Getxon antolatzearen alde. Horrez gainera, data zein izango den jakinarazi eta galdeketarako deia egingo dute egun horretan. Horretarako hitzordua 12:00etan ipini dute, Algortako San Nikolas plazan.

Getxoko Gure Esku Dagoren prentsaurrekoa San Nikolas plaza

Zapatu honetan, hilaren 24an, Gure Esku Dago taldeak jakinaraziko du zenbat sinadura bildu dituen, Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko herritarren kontsulta bat Getxon antolatzearen alde. Horrez gainera, data zein izango den jakinarazi eta galdeketarako deia egingo dute egun horretan. Horretarako hitzordua 12:00etan ipini dute, Algortako San Nikolas plazan.

13:30

Memoria-ekitaldia

Jado kalea, Erandio | Mobilizazioak

"Oroimena eta duintasuna" goiburupean, oroit-ekitaldia antolatu dute Erandioko EH Bildu koalizioak eta memoriaren aldeko plataformak. Hitzordua datorren zapatuan ipini dute, Altzagako Jado kalean, 13:30ean. Memoriaren aldeko ekitaldi horren bidez, EH Bilduk eskatu du "Frankismoaren zigorgabetasunagaz buka dezagun". Ekimenean, bonbardaketen eta okupazioaren 80. urtemuga ekarriko dute gogora.

Memoria-ekitaldia Jado kalea

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak

Begoñako galeriak, Getxo | Erakusketak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak Begoñako galeriak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

10:00
20:00

Zaintzaileen bila, omenaldirako

Uribe Kosta | Bestelakoak

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.

Barrikako sanjuanak

Barrika | Jaiak

San Juan jaiak ekainaren 22tik 25era izango diren arren, hilaren 18an ere zer egiterik egongo da.

Barrikako sanjuanak

San Juan jaiak ekainaren 22tik 25era izango diren arren, hilaren 18an ere zer egiterik egongo da.

Leioako sanjuanak

Leioa | Jaiak

Lau eguneko jaiak nahikoak ez direnez, egun bi gehiagoz luzatuko dituzte ospakizunak; aurreko aste-akabuko egunakaz. Hala, Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketako finalisten kontzertuak eta Antzinako Eguna egongo dira aukeran, ekainaren 16an eta 17an, hurrenez hurren.

Kukularrako jaiak

Kukularra auzoa, Erandio | Jaiak

Kukularrako jaiek helduko diote Erandioko festen maratoiari, datorren aste-akabuan. Besteak beste, Olgetan Solas jolasak izango dira.

Kukularrako jaiak Kukularra auzoa

Kukularrako jaiek helduko diote Erandioko festen maratoiari, datorren aste-akabuan. Besteak beste, Olgetan Solas jolasak izango dira.

La Kantera Pro Pool Contest txapelketa

Arrigunagako skate-parkea, Getxo | Kirol-ekitaldiak

La Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa egingo dute barikutik domekara. Irailetik ekainera pasatu izanak erraztu du nazioarteko izarrak etortzea.

La Kantera Pro Pool Contest txapelketa Arrigunagako skate-parkea

La Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa egingo dute barikutik domekara. Irailetik ekainera pasatu izanak erraztu du nazioarteko izarrak etortzea.

Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa

Kantera eta Areeta, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa ekainean egingo da aurten, nazioarteko zirkuitura egokitzeko eta mundu osoko patinatzailerik onenak Getxoraino etortzea ahalbidetzeko. Hartara, Kantera txapelketa profesionala ekainaren 23tik 25era egingo da Arrigunaga eta Areetako pistetan, Getxo Skate Klubak antolatuta, Getxo Kirolak udal-erakundearen laguntzagaz.

Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa Kantera eta Areeta

Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketa ekainean egingo da aurten, nazioarteko zirkuitura egokitzeko eta mundu osoko patinatzailerik onenak Getxoraino etortzea ahalbidetzeko. Hartara, Kantera txapelketa profesionala ekainaren 23tik 25era egingo da Arrigunaga eta Areetako pistetan, Getxo Skate Klubak antolatuta, Getxo Kirolak udal-erakundearen laguntzagaz.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»