Urtero legez, Bertso Jaialdi Mundiala izango da bihar, eguaztenean, 21:00etan, Algortako Bihotz Alai plazan. Bertan izango dira Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita eta Xabier Paya. Urtero legez, sekretupean gorde dute saio horretako gai nagusia.
Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.
Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.
Joan den martxoaren akabuan ipini zuten berriro martxan Getxoko Ingurumen Aretoa, Larrañazubi inguruan. Ordutik, hamaika izan dira bertan egindako jarduerak, gazte zein helduentzat. Udarako ere egitarau luzea prestatu dute, uztailaren 30 arte: ibilbide gidatuak, marrazketa-tailerrak, lore-tailerra eta sendabelarren tailerra, besteak beste. Saio denak doakoak izango dira.