Osteguna, uztailak 6

17:00

Swinginpool jaialdia

Stay and Job egoitza, Berango | Jaiak

Eguenean, hilaren 6an, Swinginpool jaialdia egingo dute Berangoko Stay and Job egoitzan. Berangoko Gazte Mahaiak antolatutako ekimena arratsaldeko 17:00etan hasiko da, kulunka tailerragaz. Ordubete beranduago, 18:00etan, swing dantza ikasteko ikastarotxoa egingo dute eta 19:00etan kontzertuak egongo dira egoitzan dagoen igerileku hutsean; Bolboko Zarzaparrilla eta Mississippi Queen & The Wet Dogs taldeek jarriko dute doinua. Amaitzeko, 23:00etan, Rober Portuk jazz musika jarriko du, bertaratuko diren denak dantzan jartzeko.

Swinginpool jaialdia Stay and Job egoitza

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak

Begoñako galeriak, Getxo | Erakusketak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak Begoñako galeriak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

10:00
20:00

Zaintzaileen bila, omenaldirako

Uribe Kosta | Bestelakoak

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.

Algortako Ingurumen Aretoko jarduerak

Algortako Ingurumen Aretoa, Getxo | Bestelakoak

Joan den martxoaren akabuan ipini zuten berriro martxan Getxoko Ingurumen Aretoa, Larrañazubi inguruan. Ordutik, hamaika izan dira bertan egindako jarduerak, gazte zein helduentzat. Udarako ere egitarau luzea prestatu dute, uztailaren 30 arte: ibilbide gidatuak, marrazketa-tailerrak, lore-tailerra eta sendabelarren tailerra, besteak beste. Saio denak doakoak izango dira.

Algortako Ingurumen Aretoko jarduerak Algortako Ingurumen Aretoa

Joan den martxoaren akabuan ipini zuten berriro martxan Getxoko Ingurumen Aretoa, Larrañazubi inguruan. Ordutik, hamaika izan dira bertan egindako jarduerak, gazte zein helduentzat. Udarako ere egitarau luzea prestatu dute, uztailaren 30 arte: ibilbide gidatuak, marrazketa-tailerrak, lore-tailerra eta sendabelarren tailerra, besteak beste. Saio denak doakoak izango dira.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»