Igandea, uztailak 16

10:00

Sopelako Udalaren Txirrindularitza Saria

Sopelako udaletxea, Sopela | Kirol-ekitaldiak

Etzi, domekan, Ugeraga kirol-elkarteak antolatutako Sopelako Udalaren Txirrindularitza Sariaren 33. edizioa egingo dute Sopelan; bertan, Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak jokatuko dituzte maila denetako emakumezko txirrindulariek. Gainera, Euskaldun Txapelketaren azken aurreko proba izango da.

Sopelako Udalaren Txirrindularitza Saria Sopelako udaletxea

Etzi, domekan, Ugeraga kirol-elkarteak antolatutako Sopelako Udalaren Txirrindularitza Sariaren 33. edizioa egingo dute Sopelan; bertan, Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak jokatuko dituzte maila denetako emakumezko txirrindulariek. Gainera, Euskaldun Txapelketaren azken aurreko proba izango da.

13:30

Patxi Ros Saria lasterketa nudista

Barinatxe hondartza, Sopela | Kirol-ekitaldiak

Beste urte batez, Patxi Ros Saria lasterketa nudistaren edizio berria antolatu dute Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak. Aurtengoa 18.a izango da; domekan, uztailaren 16an, egingo dute, Barinatxe hondartzan.

Patxi Ros Saria lasterketa nudista Barinatxe hondartza

Beste urte batez, Patxi Ros Saria lasterketa nudistaren edizio berria antolatu dute Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak. Aurtengoa 18.a izango da; domekan, uztailaren 16an, egingo dute, Barinatxe hondartzan.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak

Begoñako galeriak, Getxo | Erakusketak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak Begoñako galeriak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

10:00
20:00

Zaintzaileen bila, omenaldirako

Uribe Kosta | Bestelakoak

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.

Algortako Ingurumen Aretoko jarduerak

Algortako Ingurumen Aretoa, Getxo | Bestelakoak

Joan den martxoaren akabuan ipini zuten berriro martxan Getxoko Ingurumen Aretoa, Larrañazubi inguruan. Ordutik, hamaika izan dira bertan egindako jarduerak, gazte zein helduentzat. Udarako ere egitarau luzea prestatu dute, uztailaren 30 arte: ibilbide gidatuak, marrazketa-tailerrak, lore-tailerra eta sendabelarren tailerra, besteak beste. Saio denak doakoak izango dira.

Algortako Ingurumen Aretoko jarduerak Algortako Ingurumen Aretoa

Joan den martxoaren akabuan ipini zuten berriro martxan Getxoko Ingurumen Aretoa, Larrañazubi inguruan. Ordutik, hamaika izan dira bertan egindako jarduerak, gazte zein helduentzat. Udarako ere egitarau luzea prestatu dute, uztailaren 30 arte: ibilbide gidatuak, marrazketa-tailerrak, lore-tailerra eta sendabelarren tailerra, besteak beste. Saio denak doakoak izango dira.

"Homofobia iraganeko kontua da" erakusketa

Sertutxena eraikina, Gorliz | Erakusketak

"Homofobia iraganeko kontua da" erakusketa irailaren 17ra arte ikusgai egongo da, Gorlizko Sertutxena eraikinean. Ordutegia honako hau da: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Horregaz batera, eguen honetan, uztailaren 13an, bisita gidatua eta eztabaida egingo dituzte, 18:00etan; parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, Gorlizko Turismo Bulegoan.

"Homofobia iraganeko kontua da" erakusketa Sertutxena eraikina

"Homofobia iraganeko kontua da" erakusketa irailaren 17ra arte ikusgai egongo da, Gorlizko Sertutxena eraikinean. Ordutegia honako hau da: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Horregaz batera, eguen honetan, uztailaren 13an, bisita gidatua eta eztabaida egingo dituzte, 18:00etan; parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, Gorlizko Turismo Bulegoan.

Surfari buruzko film laburren lehiaketa izena ematea

Sopela | Zinema eta bideo-emanaldiak

Irailaren 21etik 24ra arte egingo da Sopela Kosta Fest jaialdia. Daborduko surfari buruzko film laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute antolatzaileek: lanak irailaren 3ra arte aurkez daitezke. Guztira, 1.000 euro banatuko dira saritan: lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro "Taula lila” alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko film lab urrek parte hartuko dute, eta "emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere", udal-iturriek adierazi dutenez.

Karmenak eta Madalenak Plentzian

Plentzia, Plentzia | Jaiak

Udan bete-betean sartuta gaudela, denboraz, konpainiaz eta eguraldiaz gozatzeko aukerarik ez da falta Plentzian. Hori gutxi ez balitz, beste horrenbeste jai antolatuta daude garaiotan, bertokoen zein etorritako guztien gozamenerako. Sankristobalak atzean utzita, karmenak eta madalenak ospatzeko ordua heldu da: uztailaren 15etik 16ra, eta hilaren 20tik 22ra, hurrenez hurren.

Karmenak eta Madalenak Plentzian Plentzia

Udan bete-betean sartuta gaudela, denboraz, konpainiaz eta eguraldiaz gozatzeko aukerarik ez da falta Plentzian. Hori gutxi ez balitz, beste horrenbeste jai antolatuta daude garaiotan, bertokoen zein etorritako guztien gozamenerako. Sankristobalak atzean utzita, karmenak eta madalenak ospatzeko ordua heldu da: uztailaren 15etik 16ra, eta hilaren 20tik 22ra, hurrenez hurren.

Asuako jaiak

Asua, Erandio | Jaiak

Uztailaren 15ean hasiko dituzte Asuako jaiak erandioztarrek, zapatuan. Hala, goizeko 11:00etan suziari su eman ostean, festari ekingo diote; horren ondoren, Apurtuarteko beteranoek futbol-partida jokatuko dute. Ordubete geroago, 12:00etan, ume eta familiei begirako Olgetan Jolas egitasmoaren jarduerak hasiko dira. Geroago, 14:00etan, sukalki onena aukeratzeko lehiaketa abiatuko dute. Arrastian, euskal dantzen agerraldia (18:30); disko-festan, DJ Xaboirregaz dantza egiteko aukera (19:30), eta indarra berreskuratzeko txorizo-jana egongo dira; eta, berriro ere, dantzatzeko aukera, Honat taldeak joko dituen kantuen doinura (00:00).

Asuako jaiak Asua

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»