Larunbata, uztailak 29

Athletic-Reus futbol-partida

Sarriena, Leioa | Kirol-ekitaldiak

Athleticeko gizonezkoen lehenengo taldeak lagunarteko partida jokatuko du Leioan, datorren uztailaren 29an. José Ángel "Kuko" Zigandaren taldeak Leioako Kirol Elkarteko Sarrienako instalazioak baliatuko du Reus Deportiu klubaren aurka trebatzeko.

Athletic-Reus futbol-partida Sarriena

Athleticeko gizonezkoen lehenengo taldeak lagunarteko partida jokatuko du Leioan, datorren uztailaren 29an. José Ángel "Kuko" Zigandaren taldeak Leioako Kirol Elkarteko Sarrienako instalazioak baliatuko du Reus Deportiu klubaren aurka trebatzeko.

19:00

Sardina-jana

Goikoa Athletic zale-taldea, Getxo | Gastronomia-ekitaldiak

Algortako San Inazio jaiakaz bat egiten, etzi, zapatuan, sardina-jana eskainiko du Bilboko Athletic klubeko Goikoa zale-taldeak. Ekimena 19:00etan egingo dute, elkarteko egoitzan, Alango kaleko Goikoa tabernan.

Sardina-jana Goikoa Athletic zale-taldea

Algortako San Inazio jaiakaz bat egiten, etzi, zapatuan, sardina-jana eskainiko du Bilboko Athletic klubeko Goikoa zale-taldeak. Ekimena 19:00etan egingo dute, elkarteko egoitzan, Alango kaleko Goikoa tabernan.

22:30

"Igelak" filma

Gorlizko frontoia, Gorliz | Zinema eta bideo-emanaldiak

Gorlizko Udalak bihar, zapatuan, proiektatuko du "Igelak" filma Zinema Kalean ekimenaren barruan. Emanaldia pilotalekuan izango da, Elizako Plazan, 22:30ean. Patxo Telleriak zuzendutako komedia euskaraz emango dute, eta sarrera doakoa izango da.

"Igelak" filma Gorlizko frontoia

Gorlizko Udalak bihar, zapatuan, proiektatuko du "Igelak" filma Zinema Kalean ekimenaren barruan. Emanaldia pilotalekuan izango da, Elizako Plazan, 22:30ean. Patxo Telleriak zuzendutako komedia euskaraz emango dute, eta sarrera doakoa izango da.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak

Begoñako galeriak, Getxo | Erakusketak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Begoñako galerietarako bisita-gidatuak Begoñako galeriak

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

10:00
20:00

Zaintzaileen bila, omenaldirako

Uribe Kosta | Bestelakoak

Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.

Algortako Ingurumen Aretoko jarduerak

Algortako Ingurumen Aretoa, Getxo | Bestelakoak

Joan den martxoaren akabuan ipini zuten berriro martxan Getxoko Ingurumen Aretoa, Larrañazubi inguruan. Ordutik, hamaika izan dira bertan egindako jarduerak, gazte zein helduentzat. Udarako ere egitarau luzea prestatu dute, uztailaren 30 arte: ibilbide gidatuak, marrazketa-tailerrak, lore-tailerra eta sendabelarren tailerra, besteak beste. Saio denak doakoak izango dira.

Algortako Ingurumen Aretoko jarduerak Algortako Ingurumen Aretoa

Joan den martxoaren akabuan ipini zuten berriro martxan Getxoko Ingurumen Aretoa, Larrañazubi inguruan. Ordutik, hamaika izan dira bertan egindako jarduerak, gazte zein helduentzat. Udarako ere egitarau luzea prestatu dute, uztailaren 30 arte: ibilbide gidatuak, marrazketa-tailerrak, lore-tailerra eta sendabelarren tailerra, besteak beste. Saio denak doakoak izango dira.

Surfari buruzko film laburren lehiaketa izena ematea

Sopela | Zinema eta bideo-emanaldiak

Irailaren 21etik 24ra arte egingo da Sopela Kosta Fest jaialdia. Daborduko surfari buruzko film laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute antolatzaileek: lanak irailaren 3ra arte aurkez daitezke. Guztira, 1.000 euro banatuko dira saritan: lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro "Taula lila” alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko film lab urrek parte hartuko dute, eta "emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere", udal-iturriek adierazi dutenez.

Itsas Market azoka

Ontziola plaza, Plentzia | Azokak

Aste-akabu honetan, hilaren 28tik 30era, Itsas Market izeneko ekitaldia egingo dute Plentziako Ontziola plazan, bertako Udalak eta Brandari elkarteak antolatuta. Ekimen horrek aisialdi jasangarria, artea eta bertoko kontsumoa zein genero-berdintasuna sustatzea du helburu. Horretarako, hamaika ekitaldi antolatu dituzte, hala nola musika, birziklapen tailerrak, artisau- eta diseinu- azoka, aurpegi marrazketa, gastronomia ekologikoa, itsasadarraren garbiketak, Swing Session bat, kontzertuak eta musika jartzaileak.

Itsas Market azoka Ontziola plaza

San Inazio jaiak, Algortan

Getxo | Jaiak

Algortan, gaur, barikuan, emango diete hasiera San Inazio jaiei; ospakizunak uztailaren 31ra arte iraungo dute.

Espainiako Ultimate Frisbee Txapelketa

Fadura kiroldegia, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Fadurako kiroldegian egingo da Espainiako Ultimate Frisbee Txapelketa, datozen zapatuan eta domekan, uztailaren 29an eta 30ean. Hamabost talde inguru gerturatuko dira Algortara eta Fadurako Kirolarien Egoitzan hartuko dute ostatu. Lehiaketa Diskolari klubak antolatu du, eta 200 parte-hartzaile inguru izango dira lehian.

Espainiako Ultimate Frisbee Txapelketa Fadura kiroldegia

Fadurako kiroldegian egingo da Espainiako Ultimate Frisbee Txapelketa, datozen zapatuan eta domekan, uztailaren 29an eta 30ean. Hamabost talde inguru gerturatuko dira Algortara eta Fadurako Kirolarien Egoitzan hartuko dute ostatu. Lehiaketa Diskolari klubak antolatu du, eta 200 parte-hartzaile inguru izango dira lehian.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»