Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako jaiak ospatzeari ekin diote daborduko itzubaltzetarrek. Abuztuaren 6ra arte, "erasorik gabeko jaiez" gozatzeko deia egin zuten atzo Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladak (IEA), jai-batzordeak eta txosna-batzordeak. Balizko erasoak kudeatzeko protokolo bat abiatu dute.
Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.
Irailaren 21etik 24ra arte egingo da Sopela Kosta Fest jaialdia. Daborduko surfari buruzko film laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute antolatzaileek: lanak irailaren 3ra arte aurkez daitezke. Guztira, 1.000 euro banatuko dira saritan: lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro "Taula lila” alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko film lab urrek parte hartuko dute, eta "emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere", udal-iturriek adierazi dutenez.
Itzubaltzeta/Romon eta Pinuetan, uztailaren 30ean emango diete hasiera jaiei; ospakizunak abuztuaren 6ra arte iraungo dute.