Leioaren eta Erandioren artean dagoen Santimami auzoko jaiek badute egitaraua. Abuztuaren 17an eta 18an ospatuko dituzte festak, Santimami eta Santimamitxu egunetan, hurrenez hurren, egunean eta barikuan, hain zuzen ere. Egitaraua, berton:
Aranbaltzako aztarnategi paleolitikoa ezagutzeko bisita antolatu du biharko Arkeologi Museoak. Arkeologoen zaindari den Santa Elenaren Eguna ospatzen du abuztuaren 18an Eliza Katolikoak; hori dela eta, Arkeologi Museoak induskatzen dabiltzan Barrikako aztarnategira bisita gidatua egingo du: bertan beharrean diharduten Joseba Rios eta Diego Garate arkeologoek azalduko dituzte indusketa-lanen nondik norakoak, Aldundiak jakinarazi duenez.
Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.
Irailaren 21etik 24ra arte egingo da Sopela Kosta Fest jaialdia. Daborduko surfari buruzko film laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute antolatzaileek: lanak irailaren 3ra arte aurkez daitezke. Guztira, 1.000 euro banatuko dira saritan: lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro "Taula lila” alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko film lab urrek parte hartuko dute, eta "emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere", udal-iturriek adierazi dutenez.
Abuztuaren 11tik 16ra Urizarren Andra Mari jaiak ospatu ostean, atsedenalditxo bat hartu eta, hilaren 19an, beste parranda-egun bat ere edukiko dute lemoiztarrek.
Hilaren erdialdean ospatuko dituzte Santimami auzoko aurtengo jaiak. Leioako eta Erandioko udalek iragarri dute bi udalerrietako mugan dagoen auzune horretako festak hilaren 17an eta 18an izango direla. Jai-batzordeak ez du ezeztatu, baina baieztatu ere ez du egin.
Uda honetan, ekitaldi berria estreinatuko du Plentziako itsas hiribilduak: AgorriJazz. Izenak dioenez, abuztuan egingo da, hilaren 18an eta 19an. AgorriJazz jazz-musikaren jaialdi berria da, eta Udalak sortutako Plentzia Kulturaz ekimenaren barnean dago. Hala, ekimenaren helburua da jarduera artistikoak egutegiko “lehenengo lerroan” ipintzea. Horretarako, herritarren inplikazioa bilatu du Udalak. Jaialdia Ontziola plazan egingo dute, “Hondartza bai, kultura ere bai!” goiburupean.