Asteazkena, irailak 6

19:00

"Ez egin paso" berbaldia

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Berbaldiak eta mahainguruak

Juan Luis Mendivil mediku-psikiatrak berbaldia emango du etzi, eguaztenean, alkoholaren kontsumoari lotutako arriskuen gainean informazioa eskaintzeko. Hizketaldiaren goiburua "Ez egin paso" da, eta gazteengan eta "litroak" edateko ohituran zentratuko da. Berbaldia 19:00etan hasiko da, Urdulizko kultur etxean. Ekimena APS buruko osasun-zentro pribatuen elkarteak antolatu du.

"Ez egin paso" berbaldia Urdulizko kultur etxea

Juan Luis Mendivil mediku-psikiatrak berbaldia emango du etzi, eguaztenean, alkoholaren kontsumoari lotutako arriskuen gainean informazioa eskaintzeko. Hizketaldiaren goiburua "Ez egin paso" da, eta gazteengan eta "litroak" edateko ohituran zentratuko da. Berbaldia 19:00etan hasiko da, Urdulizko kultur etxean. Ekimena APS buruko osasun-zentro pribatuen elkarteak antolatu du.

Getxophoto

Getxo

Abuztuaren 30etik urriaren 1era arte, munduko 23 artisten lanak ikusi ahal izango dira Getxoko Nazioarteko Irudi Jaialdian; gune ezberdinetan erakutsiko dituzte ikus-entzunezko lanak, batez ere aire zabalean. Oraingo honetan, "Trantsizioak" goiburuaren pean, egileek globalizazio ondoko efektuen gainean hausnarketa egingo dute. "Opening" izeneko inaugurazio-ekitaldi ofiziala bariku honetan, irailaren 1ean, egingo dute; Areetako Andrés Isasi musika-eskolan ipini dute hitzordua, 19:30ean. Sarrera doan izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.

Algorta, Getxo | Erakusketak

Getxophotoren 11. edizioaz gozatu ahal izango da abuztuaren 31tik urriaren 1era.

Getxophoto Algorta

Getxophotoren 11. edizioaz gozatu ahal izango da abuztuaren 31tik urriaren 1era.

Ondizko jaiak

Ondiz, Leioa | Jaiak

Iraileko lehenengo egunagaz etorriko dira Ondiz auzoko jaiak. Ohiko txupinazoak emango die hasiera festei.

Ondizko jaiak Ondiz

Iraileko lehenengo egunagaz etorriko dira Ondiz auzoko jaiak. Ohiko txupinazoak emango die hasiera festei.

Urdulizko jaiak

Urduliz, Urduliz | Jaiak

Irailean behingoz helduko da jaiez gosetutako urduliztarren txanda; hala, hilaren 4an andramarien ospakizunak abiaraziko dituzte, areto-futbol txapelketagaz; edozelan ere, txupinazoa irailaren 7an botako dute, eguenean, udaletxeko balkoitik; ordutik aurrera, udalerria jai-giroan murgilduko da.

Urdulizko jaiak Urduliz

Egur-taila tailerrean izen ematea zabalik

Getxo

Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2017an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu! Urrian Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako hilabeteetan Juanra hilean behin etorriko da eta gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu. Urriaren 12ra arte izena eman dezakezu. NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea NOIZ: urriaren 16tik urtarrilaren 29ra, astelehenero, 17:30-20:30 PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€ Izena emateko: egizugetxo@gmail.com edo 619 935 541 **Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Informazio gehiago: www.egizu.eus gunean

Egur-taila tailerrean izen ematea zabalik Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2017an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu! Urrian Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako hilabeteetan Juanra hilean behin etorriko da eta gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu. Urriaren 12ra arte izena eman dezakezu. NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea NOIZ: urriaren 16tik urtarrilaren 29ra, astelehenero, 17:30-20:30 PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€ Izena emateko: egizugetxo@gmail.com edo 619 935 541 **Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Informazio gehiago: www.egizu.eus gunean

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»