Larunbata, irailak 9

10:00

Herri-galdeketaren itauna erabakitzeko bilera, Getxon

San Nikolas ikastola, Getxo | Batzarrak eta topaketak

Datorren azaroaren 5ean egingo dute erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketa Getxon, eskualdeko beste hainbat udalerrigaz batera. Hala, galdera zein izango den erabakitzeko, jardunaldi berezia egingo dute zapatuan, irailaren 9an. "Modu lasaian hitz egingo dugu zenbait aukeraren inguruan, eztabaidatu, iritziak kontrastatu, adostu eta, azkenean, denon artean erabakiko dugu zein den galdera", azaldu du Getxoko Gure Esku Dago taldeak. Bilera Algortako San Nikolas ikastolan izango da, 10:00etatik 13:30era.

Herri-galdeketaren itauna erabakitzeko bilera, Getxon San Nikolas ikastola

Datorren azaroaren 5ean egingo dute erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketa Getxon, eskualdeko beste hainbat udalerrigaz batera. Hala, galdera zein izango den erabakitzeko, jardunaldi berezia egingo dute zapatuan, irailaren 9an. "Modu lasaian hitz egingo dugu zenbait aukeraren inguruan, eztabaidatu, iritziak kontrastatu, adostu eta, azkenean, denon artean erabakiko dugu zein den galdera", azaldu du Getxoko Gure Esku Dago taldeak. Bilera Algortako San Nikolas ikastolan izango da, 10:00etatik 13:30era.

11:00

Erandioko herri-galdeketaren gaineko berba-kafea

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Berbaldiak eta mahainguruak

Datorren azaroaren 5ean, herri-galdeketa egingo dute eskualdeko zenbait udalerritan, tartean Erandion. Bertako Gure Esku Dago taldeak zabaldu duenez, zapatuan, irailaren 9an, aukeratuko dute azaroan bozkatuko den galdera, "denon artean". Horretarako, berba-kafea antolatu dute Astrabuduko Josu Murueta plazan. Ekimena 11:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko da.

Erandioko herri-galdeketaren gaineko berba-kafea Josu Murueta kultur etxea

Datorren azaroaren 5ean, herri-galdeketa egingo dute eskualdeko zenbait udalerritan, tartean Erandion. Bertako Gure Esku Dago taldeak zabaldu duenez, zapatuan, irailaren 9an, aukeratuko dute azaroan bozkatuko den galdera, "denon artean". Horretarako, berba-kafea antolatu dute Astrabuduko Josu Murueta plazan. Ekimena 11:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko da.

12:00

Barne Barnetik Fest jaialdia

Txorimalo gaztetxea, Getxo | Musika

Udako geldialdiaren ostean, indarrez beteta datoz Barne Barnetik Fest jaialdiko antolatzaileak. Izan ere, egun osoko egitaraua prestatu dute zapatu honetarako, hilaren 9rako, Getxoko Txorimalo gaztetxean. Hitzordua 12:00etan jarri dute, eta kontzertuez gainera, parrillada egingo dute gune-autogestionatuan. Musika emanaldietarako sarrera 3 eurokoa da; kontzertuetarako eta parrilladarako tiketa, berriz, 6 euroan dago salgai.

Barne Barnetik Fest jaialdia Txorimalo gaztetxea

Udako geldialdiaren ostean, indarrez beteta datoz Barne Barnetik Fest jaialdiko antolatzaileak. Izan ere, egun osoko egitaraua prestatu dute zapatu honetarako, hilaren 9rako, Getxoko Txorimalo gaztetxean. Hitzordua 12:00etan jarri dute, eta kontzertuez gainera, parrillada egingo dute gune-autogestionatuan. Musika emanaldietarako sarrera 3 eurokoa da; kontzertuetarako eta parrilladarako tiketa, berriz, 6 euroan dago salgai.

12:00

Errefuxiatuen aldeko performance-a

Ereaga hondartza, Getxo | Mobilizazioak

Zapatu honetan, hilaren 9an, Getxoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak performance-a egingo du Algortako Ereaga hondartzan. Hitzordua eguerdiko 12:00etan jarri dute, hareatzako txosnaren parean. "Itsasoak dakarkiguna" lemapean, gerratik ihesi dauden familien amesgaiztoa irudikatuko dute zapatuko antzerkian.

Errefuxiatuen aldeko performance-a Ereaga hondartza

Zapatu honetan, hilaren 9an, Getxoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak performance-a egingo du Algortako Ereaga hondartzan. Hitzordua eguerdiko 12:00etan jarri dute, hareatzako txosnaren parean. "Itsasoak dakarkiguna" lemapean, gerratik ihesi dauden familien amesgaiztoa irudikatuko dute zapatuko antzerkian.

16:30

Getxoko Udako Itsas Lasterketa

Ereaga eta Arrigunaga hondartzak, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Zapatu honetan, irailaren 9an, egingo dute Getxoko Udako VII. Itsas Lasterketa, igerian, Getxo Igeriketa Waterpolo klubak antolatuta. Proban lagunduko dute Getxo Kirolak udal-erakundeak eta Bizkaiko Igeriketa Federazioak.

Getxoko Udako Itsas Lasterketa Ereaga eta Arrigunaga hondartzak

Zapatu honetan, irailaren 9an, egingo dute Getxoko Udako VII. Itsas Lasterketa, igerian, Getxo Igeriketa Waterpolo klubak antolatuta. Proban lagunduko dute Getxo Kirolak udal-erakundeak eta Bizkaiko Igeriketa Federazioak.

19:00

Idi-proben kontrako kontzentrazioa

Boulevard, Leioa

Animalienganako tratu txarren kontrako Leioako elkarteak kontzentrazioa egingo du zapatu honetan, irailaren 9an; hitzordua arrastiko 07:00etan ipini dute, Boulevardean. Hain zuzen ere, ordu horretan, idi-probak egingo dituzte udalerriko probalekuan, Ondizko jaien barruan. Elkarte horrek salatu duenez, "Udalak 25.000 euro baino gehiago erabiltzen ditu urtero, horrelako probak antolatzeko eta diruz laguntzeko".

Idi-proben kontrako kontzentrazioa Boulevard

Animalienganako tratu txarren kontrako Leioako elkarteak kontzentrazioa egingo du zapatu honetan, irailaren 9an; hitzordua arrastiko 07:00etan ipini dute, Boulevardean. Hain zuzen ere, ordu horretan, idi-probak egingo dituzte udalerriko probalekuan, Ondizko jaien barruan. Elkarte horrek salatu duenez, "Udalak 25.000 euro baino gehiago erabiltzen ditu urtero, horrelako probak antolatzeko eta diruz laguntzeko".

21:00

Coldday taldearen kontzertua

Josu Murueta plaza, Erandio | Musika

Daborduko, hogei urte bete ditu Coldplay rock-talde ingelesak eta urtemuga hori ospatu ahal izango dute zaleek bihar, zapatuan, Erandioko Astrabudua auzoan. Halere, Londreseko laukotea ez da Uribe Kostara hurbildu; hala, Chris Martin, Jon Buckland , Guy Berryman eta Will Champion beharrean, Coldday omenezko talde katalana izango da entzungai, 21:00etatik aurrera, Josu Murueta plazan.

Coldday taldearen kontzertua Josu Murueta plaza

Daborduko, hogei urte bete ditu Coldplay rock-talde ingelesak eta urtemuga hori ospatu ahal izango dute zaleek bihar, zapatuan, Erandioko Astrabudua auzoan. Halere, Londreseko laukotea ez da Uribe Kostara hurbildu; hala, Chris Martin, Jon Buckland , Guy Berryman eta Will Champion beharrean, Coldday omenezko talde katalana izango da entzungai, 21:00etatik aurrera, Josu Murueta plazan.

Getxophoto

Getxo

Abuztuaren 30etik urriaren 1era arte, munduko 23 artisten lanak ikusi ahal izango dira Getxoko Nazioarteko Irudi Jaialdian; gune ezberdinetan erakutsiko dituzte ikus-entzunezko lanak, batez ere aire zabalean. Oraingo honetan, "Trantsizioak" goiburuaren pean, egileek globalizazio ondoko efektuen gainean hausnarketa egingo dute. "Opening" izeneko inaugurazio-ekitaldi ofiziala bariku honetan, irailaren 1ean, egingo dute; Areetako Andrés Isasi musika-eskolan ipini dute hitzordua, 19:30ean. Sarrera doan izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.

Algorta, Getxo | Erakusketak

Getxophotoren 11. edizioaz gozatu ahal izango da abuztuaren 31tik urriaren 1era.

Getxophoto Algorta

Getxophotoren 11. edizioaz gozatu ahal izango da abuztuaren 31tik urriaren 1era.

Ondizko jaiak

Ondiz, Leioa | Jaiak

Iraileko lehenengo egunagaz etorriko dira Ondiz auzoko jaiak. Ohiko txupinazoak emango die hasiera festei.

Ondizko jaiak Ondiz

Iraileko lehenengo egunagaz etorriko dira Ondiz auzoko jaiak. Ohiko txupinazoak emango die hasiera festei.

Urdulizko jaiak

Urduliz, Urduliz | Jaiak

Irailean behingoz helduko da jaiez gosetutako urduliztarren txanda; hala, hilaren 4an andramarien ospakizunak abiaraziko dituzte, areto-futbol txapelketagaz; edozelan ere, txupinazoa irailaren 7an botako dute, eguenean, udaletxeko balkoitik; ordutik aurrera, udalerria jai-giroan murgilduko da.

Urdulizko jaiak Urduliz

Egur-taila tailerrean izen ematea zabalik

Getxo

Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2017an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu! Urrian Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako hilabeteetan Juanra hilean behin etorriko da eta gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu. Urriaren 12ra arte izena eman dezakezu. NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea NOIZ: urriaren 16tik urtarrilaren 29ra, astelehenero, 17:30-20:30 PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€ Izena emateko: egizugetxo@gmail.com edo 619 935 541 **Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Informazio gehiago: www.egizu.eus gunean

Egur-taila tailerrean izen ematea zabalik Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2017an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu! Urrian Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako hilabeteetan Juanra hilean behin etorriko da eta gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu. Urriaren 12ra arte izena eman dezakezu. NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea NOIZ: urriaren 16tik urtarrilaren 29ra, astelehenero, 17:30-20:30 PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€ Izena emateko: egizugetxo@gmail.com edo 619 935 541 **Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Informazio gehiago: www.egizu.eus gunean

Yoga ikastaroa, eman izena

Getxo

Kurtso hasierarekin batera Yoga ikastaroaren hasiera, nola ez! Aurten ere, gure betiko irakaslea Hasier Rekondo, Algortako Aldai Patronatuan izango dugu eskolak ematen. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago. Iraila osoan zehar izena emateko aukera izango duzue, beraz, denborarik ez galdu eta email bat bidali egizugetxo@gmail.com helbidera eta zure plaza erreserbatu. Lehenengo eskola urriaren 2an izango da. Noiz: astelehen eta eguaztenetan Ordutegia: 19:30 – 21:00 Non: Aldai Patronatuan (Algortan) Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun edo mintzakuadrilletako kideak, sOrtuetako kide, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek. Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat Izena emateko: 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Animatu, eman izena eta om shanti

Yoga ikastaroa, eman izena Kurtso hasierarekin batera Yoga ikastaroaren hasiera, nola ez! Aurten ere, gure betiko irakaslea Hasier Rekondo, Algortako Aldai Patronatuan izango dugu eskolak ematen. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago. Iraila osoan zehar izena emateko aukera izango duzue, beraz, denborarik ez galdu eta email bat bidali egizugetxo@gmail.com helbidera eta zure plaza erreserbatu. Lehenengo eskola urriaren 2an izango da. Noiz: astelehen eta eguaztenetan Ordutegia: 19:30 – 21:00 Non: Aldai Patronatuan (Algortan) Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun edo mintzakuadrilletako kideak, sOrtuetako kide, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek. Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat Izena emateko: 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Animatu, eman izena eta om shanti

09:30
22:30

Youth in Work topaketa

Stay and Job egoitza, Berango

Europako hainbat herrialdetako profesional gazteak bilduko dira egunotan Berangoko Stay and Job egoitzan. Irailaren 7tik 10era bitarteko Youth in Work izeneko topaketa horretan, bildutako denen harremana sustatuko dute, Erasmus+ programaren barruan; besteak beste, Ukrainia, Bulgaria, Errumania, Eslovakia, Kroazia, Eslovenia, Frantzia, Italia, Turkia eta Greziatik etorritako gazteak bertaratuko dira Berangora. Udalerri horretako neska-mutilek ere euren ikuspuntua eta ekarpenak aurkeztuko dituzte Gazte Mahaia Berango-ko eta Stay and Job proiektuaren esperientzietatik.

Youth in Work topaketa Stay and Job egoitza

Udondoko jaiak

Udondo, Leioa | Jaiak

Etzi, barikuan, hasiko dira Leioako Udondo auzoko jaiak, Tolentinoko Nikolas Deunaren omenez. Ohi legez, lehiaketa gastronomikoak eta musika ez dira faltako.

Udondoko jaiak Udondo

Etzi, barikuan, hasiko dira Leioako Udondo auzoko jaiak, Tolentinoko Nikolas Deunaren omenez. Ohi legez, lehiaketa gastronomikoak eta musika ez dira faltako.

Enekuriko jaiak

Enekuri auzoa, Erandio | Jaiak

Dozena bat baino gehiago izaten dira, Erandion, auzotik auzora ospatzen diren jaiak. Abuztuaren amaieran, San Agustin festei eman zitzaien bukaera Altzagan, udalerriko nagusienak agian. Hala ere, geratzen direnak xumeagoak izan arren, meriturik ezin zaie kendu. Hala, etzidamu, barikuan, hasi eta domekara arte, Enekuri auzo erandioztarrean izango dira jaiak. Ohi bezala, txupinak abiatuko ditu festak barikuan, 18:30ean; ondoren jolasak edukiko dituztela neska-mutilentzat. Ondoren, herri-parrillada eta disko-festa izango dira, azken hori Xaiborrek gidatuta.

Enekuriko jaiak Enekuri auzoa

Euskal Jaia

Udaletxe-ingurua eta udalerriko kaleak, Sopela | Jaiak

Euskal Jaiaren aurtengo edizioa ospatuko dute aste akabu honetan, irailaren 9an eta 10ean, Sopelan; lehiaketez eta musika-emanaldiez gainera, udaletxe-ingurua eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira.

Euskal Jaia Udaletxe-ingurua eta udalerriko kaleak

Euskal Jaiaren aurtengo edizioa ospatuko dute aste akabu honetan, irailaren 9an eta 10ean, Sopelan; lehiaketez eta musika-emanaldiez gainera, udaletxe-ingurua eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusgarri bihurtuko dira.

Getxoko II. Xake Nazioarteko Opena

Fadura kiroldegia, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Datozen aste-akabuan eta astean, irailaren 9tik 15era, Algortako Fadura kiroldegian lehiatuko dira mundu-mailako xakelari onenetariko batzuk. Hala, Getxoko Xake Klubak antolatutako Getxoko II. Xake Nazioarteko Openean parte hartuko dute, besteak beste, Marta Michna eta Silvia Raluca nazioarteko maisuak, Renier Castellanos, Slobodan Kovacevich, Vladimir Lazarev eta Leongo Jaime Santos Latasa jokalari gaztea.

Getxoko II. Xake Nazioarteko Opena Fadura kiroldegia

Datozen aste-akabuan eta astean, irailaren 9tik 15era, Algortako Fadura kiroldegian lehiatuko dira mundu-mailako xakelari onenetariko batzuk. Hala, Getxoko Xake Klubak antolatutako Getxoko II. Xake Nazioarteko Openean parte hartuko dute, besteak beste, Marta Michna eta Silvia Raluca nazioarteko maisuak, Renier Castellanos, Slobodan Kovacevich, Vladimir Lazarev eta Leongo Jaime Santos Latasa jokalari gaztea.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»