Igandea, irailak 17

09:45

Etzandarri mendi-taldearen irteera Dimara

Armintzako autobus-geltokia, Lemoiz | Irteerak eta txangoak

Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak neska-mutilakaz irteera berria prestatu du domeka honetarako. Interesdunek 688 602 121 (Marian) telefonora deitu dezakete izena-emateko. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:45ean, Dimako Artaun auzora heltzeko. Bertatik igoko dira Artaungan eta Gorostigana mendietara gainera, 905 eta 901 metroko gainak igota. Buelta 16.00-17:00ak aldera egingo dute.

Etzandarri mendi-taldearen irteera Dimara Armintzako autobus-geltokia

Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak neska-mutilakaz irteera berria prestatu du domeka honetarako. Interesdunek 688 602 121 (Marian) telefonora deitu dezakete izena-emateko. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:45ean, Dimako Artaun auzora heltzeko. Bertatik igoko dira Artaungan eta Gorostigana mendietara gainera, 905 eta 901 metroko gainak igota. Buelta 16.00-17:00ak aldera egingo dute.

Getxophoto

Getxo

Abuztuaren 30etik urriaren 1era arte, munduko 23 artisten lanak ikusi ahal izango dira Getxoko Nazioarteko Irudi Jaialdian; gune ezberdinetan erakutsiko dituzte ikus-entzunezko lanak, batez ere aire zabalean. Oraingo honetan, "Trantsizioak" goiburuaren pean, egileek globalizazio ondoko efektuen gainean hausnarketa egingo dute. "Opening" izeneko inaugurazio-ekitaldi ofiziala bariku honetan, irailaren 1ean, egingo dute; Areetako Andrés Isasi musika-eskolan ipini dute hitzordua, 19:30ean. Sarrera doan izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.

Algorta, Getxo | Erakusketak

Getxophotoren 11. edizioaz gozatu ahal izango da abuztuaren 31tik urriaren 1era.

Getxophoto Algorta

Getxophotoren 11. edizioaz gozatu ahal izango da abuztuaren 31tik urriaren 1era.

Ondizko jaiak

Ondiz, Leioa | Jaiak

Iraileko lehenengo egunagaz etorriko dira Ondiz auzoko jaiak. Ohiko txupinazoak emango die hasiera festei.

Ondizko jaiak Ondiz

Iraileko lehenengo egunagaz etorriko dira Ondiz auzoko jaiak. Ohiko txupinazoak emango die hasiera festei.

Urdulizko jaiak

Urduliz, Urduliz | Jaiak

Irailean behingoz helduko da jaiez gosetutako urduliztarren txanda; hala, hilaren 4an andramarien ospakizunak abiaraziko dituzte, areto-futbol txapelketagaz; edozelan ere, txupinazoa irailaren 7an botako dute, eguenean, udaletxeko balkoitik; ordutik aurrera, udalerria jai-giroan murgilduko da.

Urdulizko jaiak Urduliz

Egur-taila tailerrean izen ematea zabalik

Getxo

Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2017an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu! Urrian Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako hilabeteetan Juanra hilean behin etorriko da eta gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu. Urriaren 12ra arte izena eman dezakezu. NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea NOIZ: urriaren 16tik urtarrilaren 29ra, astelehenero, 17:30-20:30 PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€ Izena emateko: egizugetxo@gmail.com edo 619 935 541 **Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Informazio gehiago: www.egizu.eus gunean

Egur-taila tailerrean izen ematea zabalik Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2017an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu! Urrian Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako hilabeteetan Juanra hilean behin etorriko da eta gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu. Urriaren 12ra arte izena eman dezakezu. NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea NOIZ: urriaren 16tik urtarrilaren 29ra, astelehenero, 17:30-20:30 PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€ Izena emateko: egizugetxo@gmail.com edo 619 935 541 **Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Informazio gehiago: www.egizu.eus gunean

Yoga ikastaroa, eman izena

Getxo

Kurtso hasierarekin batera Yoga ikastaroaren hasiera, nola ez! Aurten ere, gure betiko irakaslea Hasier Rekondo, Algortako Aldai Patronatuan izango dugu eskolak ematen. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago. Iraila osoan zehar izena emateko aukera izango duzue, beraz, denborarik ez galdu eta email bat bidali egizugetxo@gmail.com helbidera eta zure plaza erreserbatu. Lehenengo eskola urriaren 2an izango da. Noiz: astelehen eta eguaztenetan Ordutegia: 19:30 – 21:00 Non: Aldai Patronatuan (Algortan) Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun edo mintzakuadrilletako kideak, sOrtuetako kide, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek. Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat Izena emateko: 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Animatu, eman izena eta om shanti

Yoga ikastaroa, eman izena Kurtso hasierarekin batera Yoga ikastaroaren hasiera, nola ez! Aurten ere, gure betiko irakaslea Hasier Rekondo, Algortako Aldai Patronatuan izango dugu eskolak ematen. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago. Iraila osoan zehar izena emateko aukera izango duzue, beraz, denborarik ez galdu eta email bat bidali egizugetxo@gmail.com helbidera eta zure plaza erreserbatu. Lehenengo eskola urriaren 2an izango da. Noiz: astelehen eta eguaztenetan Ordutegia: 19:30 – 21:00 Non: Aldai Patronatuan (Algortan) Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun edo mintzakuadrilletako kideak, sOrtuetako kide, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek. Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat Izena emateko: 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Animatu, eman izena eta om shanti

Lutxanako jaiak

Lutxana, Erandio | Jaiak

Bariku honetan hasi eta domekara arte, Lutxanako auzo erandioztarrean jaiak izango dira. Ohi legez, txupinagaz abiaraziko dira festak 19:30ean. Momentu horretan agertuko da San Lutxanin, jaietako maskota-arrantzalea. Ondoren, pailazoak, txorizo-jana eta mus-txapelketa izango dira; eta bertoko musika-taldeak igoko dira oholtzara, iluntzean. Zapatuan eta domekan, sabela betetzeko zein dantzan jarduteko aukera gehiago izango dituzte bertokoek zein Lutxanara hurbilduko direnek.

Lutxanako jaiak Lutxana

Getxoko Europako Mugikortasunaren Astea

Algortako Telletxe plaza eta Areetako Xake plaza, Getxo | Bestelakoak

Zapatuan, hilaren 16an, hasiko da Getxoko Europako Mugikortasunaren Astea. Datorren barikura arte, hilaren 22ra arte, iraungo du eta aurtengo lema hurrengoa izango da: "Mugikortasun garbia, partekatua eta adimentsua".

Getxoko Europako Mugikortasunaren Astea Algortako Telletxe plaza eta Areetako Xake plaza

Zapatuan, hilaren 16an, hasiko da Getxoko Europako Mugikortasunaren Astea. Datorren barikura arte, hilaren 22ra arte, iraungo du eta aurtengo lema hurrengoa izango da: "Mugikortasun garbia, partekatua eta adimentsua".

Dantza-jarduerak

Josu Murueta plaza eta Dance GMko egoitza (Meso kalea, 15.), Erandio | Dantza

Dance GM areto-dantzarako elkarte erandioztarrak zenbait jarduera egingo ditu egunotan. Domeka honetan, irailaren 17an, areto-dantzen erakusketa egingo dute Astrabuduko Josu Murueta plazan. Gainera, elkartearen egoitza (Meso kalea, 15.) zabalduko diote hilaren 18tik 22ra gura duten denei, aurretik izena emanez gero.

Dantza-jarduerak Josu Murueta plaza eta Dance GMko egoitza (Meso kalea, 15.)

Dance GM areto-dantzarako elkarte erandioztarrak zenbait jarduera egingo ditu egunotan. Domeka honetan, irailaren 17an, areto-dantzen erakusketa egingo dute Astrabuduko Josu Murueta plazan. Gainera, elkartearen egoitza (Meso kalea, 15.) zabalduko diote hilaren 18tik 22ra gura duten denei, aurretik izena emanez gero.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»