Irailak 24

Gorlizko Mendibike Martxa

2017/09/24 09:00

Gorlizko kiroldegia | Gorliz |Kirol ekitaldiak

Irailaren 24an, domekan, Gorlizko Mendibike Martxa antolatuko du Mendibike Elkarteak, 26. aldiz. Proba nagusian parte hartzea ziurtatzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, hemen bete daiteke inskripzio-fitxa, Internetez, eguazteneko 23:00ak arte.

Getxophoto

2017/08/30 - 2017/10/01

Getxo

Abuztuaren 30etik urriaren 1era arte, munduko 23 artisten lanak ikusi ahal izango dira Getxoko Nazioarteko Irudi Jaialdian; gune ezberdinetan erakutsiko dituzte ikus-entzunezko lanak, batez ere aire zabalean. Oraingo honetan, "Trantsizioak" goiburuaren pean, egileek globalizazio ondoko efektuen gainean hausnarketa egingo dute. "Opening" izeneko inaugurazio-ekitaldi ofiziala bariku honetan, irailaren 1ean, egingo dute; Areetako Andrés Isasi musika-eskolan ipini dute hitzordua, 19:30ean. Sarrera doan izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.

Getxophoto

2017/08/31 - 2017/10/01

Algorta Getxo |Erakusketak

Getxophotoren 11. edizioaz gozatu ahal izango da abuztuaren 31tik urriaren 1era.

Egur-taila tailerrean izen ematea zabalik

2017/09/05 - 2017/10/12

Getxo

Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2017an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu! Urrian Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako hilabeteetan Juanra hilean behin etorriko da eta gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu. Urriaren 12ra arte izena eman dezakezu. NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea NOIZ: urriaren 16tik urtarrilaren 29ra, astelehenero, 17:30-20:30 PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€ Izena emateko: egizugetxo@gmail.com edo 619 935 541 **Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Informazio gehiago: www.egizu.eus gunean

Yoga ikastaroa, eman izena

2017/09/07 - 2017/09/28

Getxo

Kurtso hasierarekin batera Yoga ikastaroaren hasiera, nola ez! Aurten ere, gure betiko irakaslea Hasier Rekondo, Algortako Aldai Patronatuan izango dugu eskolak ematen. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago. Iraila osoan zehar izena emateko aukera izango duzue, beraz, denborarik ez galdu eta email bat bidali egizugetxo@gmail.com helbidera eta zure plaza erreserbatu. Lehenengo eskola urriaren 2an izango da. Noiz: astelehen eta eguaztenetan Ordutegia: 19:30 – 21:00 Non: Aldai Patronatuan (Algortan) Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun edo mintzakuadrilletako kideak, sOrtuetako kide, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek. Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat Izena emateko: 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Animatu, eman izena eta om shanti

Begiral ikastaroko izen-ematea

2017/09/18 - 2017/09/29

Bizarra Lepoanen bulegoan: Martikoena kalea 16, 2. solairua - 4. bulegoa Getxo

Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Aisialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu. Ikastaroa 2017ko urritik 2018ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Izena emateko epea irailaren 18tik 29ra izango da eta bankuko abonarea (ES54 2095 0233 10 9102257479), NA fotokopia eta argazki bat ekarri beharko dituzu gure bulegora. Ordutegia egunero 10:00etatik 14:00etara. Astearte eta ostegunetan 16:30etik 18:00etara.

Sopela Kosta Fest jaialdia

2017/09/21 - 2017/09/24

Sopela udalerria Sopela |Bestelakoak

Sopela Kosta Fest jaialdia egingo dute irailaren 21etik 24ra bitartean, eta Delorean taldea izango da laugarren edizio horretako kartel-burua, Udalak jakinarazi duenez. Horrez gainera, beste bederatzi talde eta musika jartzaile taularatuko dira: Willis Drummond, Los Tiki Phantoms, Señores, Rubia, Koban, Kokein, Tomasito eta Optigan DJ. Kontzertu denak udaletxeko plazan izango dira, doan.

Waterpoloko Gabon Kopa

2017/09/23 - 2017/09/24

Askartza | Leioa |Kirol ekitaldiak

Bihar zortzi abiatuko da aurtengo waterpolo-denboraldia, Askartzako igerilekuan. Hitzordua ez da ofiziala baina klubak antolatutako ohiko Gabon Kopak bere lekua irabazi du, mende laurdena gaindituta. Izan ere, gizonezkoen probaren 28. edizioa izango da eta emakumezkoena, 27.a. Hala, zapatuan eta domekan, irailaren 23an eta 24an, partida ikusgarriak gozatzeko aukera izango da.

José Luis Ugarte bela-lehiaketa

2017/09/23 - 2017/09/24

Abrako Itsas Errege Kluba Getxo |Kirol ekitaldiak

Hilaren 23an eta 24an, Abrako urak belaontziz beteko dira, José Luis Ugarte 27. Lehiaketan parte hartzeko. 200 bat nabigatzaile gazteek parte hartuko dute Optimist, Laser, Laser Radial, 420, Snipe eta L’Equipe modalitateetan, nork bere trebetasunak eta zaletasunak erakusteko eta nabigatzaile historikoari gorazarre egiteko.