Abuztuaren 30etik urriaren 1era arte, munduko 23 artisten lanak ikusi ahal izango dira Getxoko Nazioarteko Irudi Jaialdian; gune ezberdinetan erakutsiko dituzte ikus-entzunezko lanak, batez ere aire zabalean. Oraingo honetan, "Trantsizioak" goiburuaren pean, egileek globalizazio ondoko efektuen gainean hausnarketa egingo dute. "Opening" izeneko inaugurazio-ekitaldi ofiziala bariku honetan, irailaren 1ean, egingo dute; Areetako Andrés Isasi musika-eskolan ipini dute hitzordua, 19:30ean. Sarrera doan izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.
Getxophotoren 11. edizioaz gozatu ahal izango da abuztuaren 31tik urriaren 1era.
Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2017an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu! Urrian Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako hilabeteetan Juanra hilean behin etorriko da eta gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu. Urriaren 12ra arte izena eman dezakezu. NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea NOIZ: urriaren 16tik urtarrilaren 29ra, astelehenero, 17:30-20:30 PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€ Izena emateko: egizugetxo@gmail.com edo 619 935 541 **Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Informazio gehiago: www.egizu.eus gunean
Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Aisialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu. Ikastaroa 2017ko urritik 2018ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Izena emateko epea irailaren 18tik 29ra izango da eta bankuko abonarea (ES54 2095 0233 10 9102257479), NA fotokopia eta argazki bat ekarri beharko dituzu gure bulegora. Ordutegia egunero 10:00etatik 14:00etara. Astearte eta ostegunetan 16:30etik 18:00etara.
Beste urte batez, Izakinen Amaierako Merkatua egingo dute Getxon, irailaren 28an eta 29an, goizez eta arratsaldez, eta zapatuan, hilaren 30ean, goizez bakarrik. Udaberri-udako denboraldiari amaiera emateko, udalerriko 79 dendak askotariko produktuak salduko dituzte egun horietan, prezio merkeetan.
Serifalaris diseinatzaile grafikoen topagunearen seigarren edizioa egingo dute irailaren 29an eta 30ean Getxon. Horretan, espezialitate horregaz zerikusia duten 200 bat profesionalek parte hartzea espero dute antolatzaileek. Saio denak Areetako Getxo Elkartegian eta Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira.