Larunbata, irailak 30

Yoga ikastaroa

Aldai patronatua (Karitate kalea1, behea), Getxo

Kurtso hasierarekin batera Yoga ikastaroaren hasiera, nola ez! Aurten ere, gure betiko irakaslea Hasier Rekondo, Aldai Patronatuan izango dugu eskolak ematen. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago. Iraila osoan zehar izena emateko aukera izango duzue, beraz, denborarik ez galdu eta email bat bidali egizugetxo@gmail.com helbidera eta zure plaza erreserbatu. Lehenengo eskola urriaren 2an izango da. Noiz: astelehen eta eguaztenetan Ordutegia: 19:30 – 21:00 Non: Aldai patronatuan (Karitate kalea 1, behea) Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun edo mintzakuadrilletako kideak, sOrtuetako kide, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek. Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat Izena emateko: 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Animatu, eman izena eta om shanti

Yoga ikastaroa Aldai patronatua (Karitate kalea1, behea) Kurtso hasierarekin batera Yoga ikastaroaren hasiera, nola ez! Aurten ere, gure betiko irakaslea Hasier Rekondo, Aldai Patronatuan izango dugu eskolak ematen. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago. Iraila osoan zehar izena emateko aukera izango duzue, beraz, denborarik ez galdu eta email bat bidali egizugetxo@gmail.com helbidera eta zure plaza erreserbatu. Lehenengo eskola urriaren 2an izango da. Noiz: astelehen eta eguaztenetan Ordutegia: 19:30 – 21:00 Non: Aldai patronatuan (Karitate kalea 1, behea) Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun edo mintzakuadrilletako kideak, sOrtuetako kide, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek. Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat Izena emateko: 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Animatu, eman izena eta om shanti

10:30

Osasun Jaia

Erandiogoikoa, Erandio | Jaiak

Erandioko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak eta Gizarte Hezitzaileen Taldeak Osasun Jaia egingo dute zapatu honetan Erandiogoikoan Festaren 24. edizioa izango da eta, batez ere, udalerriko ume eta gazteei zuzenduta dago. Izan ere, aurreko urteetan bezalaxe, aurtengo ekitaldian ere garrantzi berezia emango diete Umeen Eskubideei. Atzo, irailaren 26an, 93 urte bete ziren Umeen Eskubideen Gaineko Genevako Adierazpena onartu zenetik.

Osasun Jaia Erandiogoikoa

11:00

Txorimalo gaztetxearekiko elkartasun-jaialdia

Txorimalo gaztetxea, Getxo

Elkartasun-jaialdia egingo dute zapatuan, irailaren 30ean, Txorimalo gaztetxeak jasandako azken lapurretari aurre egiteko asmoz.

Txorimalo gaztetxearekiko elkartasun-jaialdia Txorimalo gaztetxea

Elkartasun-jaialdia egingo dute zapatuan, irailaren 30ean, Txorimalo gaztetxeak jasandako azken lapurretari aurre egiteko asmoz.

Getxophoto

Getxo

Abuztuaren 30etik urriaren 1era arte, munduko 23 artisten lanak ikusi ahal izango dira Getxoko Nazioarteko Irudi Jaialdian; gune ezberdinetan erakutsiko dituzte ikus-entzunezko lanak, batez ere aire zabalean. Oraingo honetan, "Trantsizioak" goiburuaren pean, egileek globalizazio ondoko efektuen gainean hausnarketa egingo dute. "Opening" izeneko inaugurazio-ekitaldi ofiziala bariku honetan, irailaren 1ean, egingo dute; Areetako Andrés Isasi musika-eskolan ipini dute hitzordua, 19:30ean. Sarrera doan izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.

Algorta, Getxo | Erakusketak

Getxophotoren 11. edizioaz gozatu ahal izango da abuztuaren 31tik urriaren 1era.

Getxophoto Algorta

Getxophotoren 11. edizioaz gozatu ahal izango da abuztuaren 31tik urriaren 1era.

Egur-taila tailerrean izen ematea zabalik

Getxo

Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2017an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu! Urrian Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako hilabeteetan Juanra hilean behin etorriko da eta gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu. Urriaren 12ra arte izena eman dezakezu. NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea NOIZ: urriaren 16tik urtarrilaren 29ra, astelehenero, 17:30-20:30 PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€ Izena emateko: egizugetxo@gmail.com edo 619 935 541 **Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Informazio gehiago: www.egizu.eus gunean

Egur-taila tailerrean izen ematea zabalik Astelehenero lagun talde bat bildu ohi gara egurra lantzeko, 2015eko urrian elkartzen hasi ginen. 2017an ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabalik dugu! Urrian Juan Ramon Muelak gidatuko du taldea egurra lantzeko teknika ezberdinak irakatsiz. Gainerako hilabeteetan Juanra hilean behin etorriko da eta gainontzeko egunetan autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen. Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu. Urriaren 12ra arte izena eman dezakezu. NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea NOIZ: urriaren 16tik urtarrilaren 29ra, astelehenero, 17:30-20:30 PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€ Izena emateko: egizugetxo@gmail.com edo 619 935 541 **Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Informazio gehiago: www.egizu.eus gunean

Getxoko Izakinen Amaierako Merkatua

Algorta eta Areeta, Getxo | Azokak

Beste urte batez, Izakinen Amaierako Merkatua egingo dute Getxon, irailaren 28an eta 29an, goizez eta arratsaldez, eta zapatuan, hilaren 30ean, goizez bakarrik. Udaberri-udako denboraldiari amaiera emateko, udalerriko 79 dendak askotariko produktuak salduko dituzte egun horietan, prezio merkeetan.

Getxoko Izakinen Amaierako Merkatua Algorta eta Areeta

Beste urte batez, Izakinen Amaierako Merkatua egingo dute Getxon, irailaren 28an eta 29an, goizez eta arratsaldez, eta zapatuan, hilaren 30ean, goizez bakarrik. Udaberri-udako denboraldiari amaiera emateko, udalerriko 79 dendak askotariko produktuak salduko dituzte egun horietan, prezio merkeetan.

IV. Serifalaris diseinatzaile grafikoen topagunea

Getxo Elkartegia eta Andrés Isasi Musika Eskola, Getxo | Batzarrak eta topaketak

Serifalaris diseinatzaile grafikoen topagunearen seigarren edizioa egingo dute irailaren 29an eta 30ean Getxon. Horretan, espezialitate horregaz zerikusia duten 200 bat profesionalek parte hartzea espero dute antolatzaileek. Saio denak Areetako Getxo Elkartegian eta Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira.

IV. Serifalaris diseinatzaile grafikoen topagunea Getxo Elkartegia eta Andrés Isasi Musika Eskola

Serifalaris diseinatzaile grafikoen topagunearen seigarren edizioa egingo dute irailaren 29an eta 30ean Getxon. Horretan, espezialitate horregaz zerikusia duten 200 bat profesionalek parte hartzea espero dute antolatzaileek. Saio denak Areetako Getxo Elkartegian eta Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»