Martxan da Errigoraren udagoieneko kanpaina: azaroaren 14ra arte eskatu ahal izango dira Errigoraren otzarak: Nafarroa hegoaldeko uzta, euskarari puzka ere ematen diona. Uribe Kostako hainbat lekutan egin daitezke otzaren eskaerak, baita online ere. Aste-akabu honetan, otzarak eta abarrak prestatzeko herrilana antolatu dute Ablitasen, azaroaren 2tik 4ra bitartean. Saskiak edo otzarak banatzeko epea azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartekoa izango da, eta ordaintzeko tartea abenduaren 4tik 14ra.
Azaroan bete-betean sartuta gaudela, hilabeteko egitarau berria prestatu du Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, hilaren akabura bitartean, askotariko jarduerak egongo dira bertan. Saio denak doakoak izango dira.