Leioako Emakumeak eta Erandioko Betiko Neskak taldeen elkarren aurka jokatuko dute bihar, zapatuan, Leioako Sarriena instalazioetan. Euskal Ligako 13. jardunaldiko partida 18:00etan hasiko da.
Azaroan bete-betean sartuta gaudela, hilabeteko egitarau berria prestatu du Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, hilaren akabura bitartean, askotariko jarduerak egongo dira bertan. Saio denak doakoak izango dira.
Bihar hasiko dira Getxoko EH Bilduk antolatu dituen hiru eguneko Etxebizitza Jardunaldiak. Horietan, "etxebizitzaren gaineko problematikari aurre egiteko dauden askotariko ereduak eta politikak" ipiniko dituzte mahaigainean. Hala, topaketa horietan, hainbat eredu ezagutu ahal izango dira, beste leku batzuetan garatzen dabiltzanak, esaterako Errenterian, Gasteizen, Bilbon, Durangon eta Bartzelonan. Egun bakoitzean gai bana jorratuko dute: eguenean, etxebizitza eta gazteak; barikuan, etxebizitza ereduak; zapatuan, etxebizitza politikak.
GetxOnegin pintxo-lehiaketaren VIII. edizioa egingo dute azaroaren 18an, 19an, 25ean eta 26an. Denera, 55 establezimenduk osatuko dute ibilbide gastronomikoa.