Euskararen Eguna da abenduaren 3a; hala ere, Barrikan azaroaren 26ra aurreratu dituzte gure hizkuntzaren aldeko ekintzak. Hartara, domekan askotariko jarduerak egingo dituzte udalerrian euskarari gorazarre egiteko.
Azaroan bete-betean sartuta gaudela, hilabeteko egitarau berria prestatu du Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, hilaren akabura bitartean, askotariko jarduerak egongo dira bertan. Saio denak doakoak izango dira.
GetxOnegin pintxo-lehiaketaren VIII. edizioa egingo dute azaroaren 18an, 19an, 25ean eta 26an. Denera, 55 establezimenduk osatuko dute ibilbide gastronomikoa.
ArgIHIzkiak argazkietan oinarritutako testu laburren VI. lehiaketaren erakusketa ikusteko aukera egongo da hilaren 20tik abenduaren 1era, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.
Erandioko emakume-taldeek eta Udalak hainbat jarduera antolatu dute batera, datozen egunotan bortxakeria matxistaren aurkako jarrerak zabaltzeko.
Gaur, eguaztena, Argindarreko fakturaren eta Gizarte Bonuaren gaineko berbaldia emango du Koldo Nabaskues Euskal Kontsumitzaileen Alkarteko (EKA) presidenteak. Hitzordua 18:30ean ipini dute, Altzagako postetxe zaharrean, udaletxeko atzealdean. Gaur zortzi, beste saio bat egingo dute ordu berean, Erandiogoikoko Gizarte Etxeko areto nagusian.
Bihartik, eguenetik, abenduaren 5era bitartean egongo da ikusgai "Lehenengo begiradak" izeneko erakusketa, Algortako Villamonteko kultur etxean. Ekimena Liburutegiak Topaleku programaren barruan kokatuta dago, eta Laura Caorsi kazetariak azken hamar urteotan zehar (2007-2017) egindako 460 elkarrizketetatik Getxon bizitzeko aukeratu duten 60 pertsonari egindakoak ikusi ahal izango dira. Horiek astelehenero argitaratu ditu El Correo egunkariak "Nuevos Vascos" atalean.