Pertsonen zaintza lanetan dabiltzan emakumeen errealitatea mahai-gainean jartzeko ekitaldia egingo du gaur, eguaztenean, LAB sindikatuak. Ekimena Algortako San Nikolas plazan izango da, 18:00etatik aurrera. Bertan, langile horiek dituzten lan baldintzak, soldatak eta ordutegiak azaleratuko dituzte, besteak beste.
ArgIHIzkiak argazkietan oinarritutako testu laburren VI. lehiaketaren erakusketa ikusteko aukera egongo da hilaren 20tik abenduaren 1era, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.
Erandioko emakume-taldeek eta Udalak hainbat jarduera antolatu dute batera, datozen egunotan bortxakeria matxistaren aurkako jarrerak zabaltzeko.
Gaur, eguaztena, Argindarreko fakturaren eta Gizarte Bonuaren gaineko berbaldia emango du Koldo Nabaskues Euskal Kontsumitzaileen Alkarteko (EKA) presidenteak. Hitzordua 18:30ean ipini dute, Altzagako postetxe zaharrean, udaletxeko atzealdean. Gaur zortzi, beste saio bat egingo dute ordu berean, Erandiogoikoko Gizarte Etxeko areto nagusian.
Bihartik, eguenetik, abenduaren 5era bitartean egongo da ikusgai "Lehenengo begiradak" izeneko erakusketa, Algortako Villamonteko kultur etxean. Ekimena Liburutegiak Topaleku programaren barruan kokatuta dago, eta Laura Caorsi kazetariak azken hamar urteotan zehar (2007-2017) egindako 460 elkarrizketetatik Getxon bizitzeko aukeratu duten 60 pertsonari egindakoak ikusi ahal izango dira. Horiek astelehenero argitaratu ditu El Correo egunkariak "Nuevos Vascos" atalean.
Euskarari gorazarre egiteko dena prest dago Berangon. Izan ere, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean, adin denei begirako astebeteko egitaraua prestatu du Udalak.