Ostirala, abenduak 1

Euskararen Eguneko ekitaldiak Sopelan

Sopela | Bestelakoak

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna denez, aste-akabu osoan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Sopelan. Ekitaldiak bariku honetan hasiko dira, abenduaren 1ean, eta domekan amaituko dira, hilaren 3an. Hala, aukeran egongo da zerez gozatu: bertsoak, antzerkia, dantzak... baita ezusteko ugari ere. Ospakizunei hasiera emateko, musikariek lagundutako bertso-jira egingo dute bihar, Sopelako tabernetatik tabernara. Hitzordua 19:30ean ipini dute.

16:00

Euskararen Eguna, Urdulizen

Elortza eskola eta kultur etxea, Urduliz | Jaiak

Euskararen erabilera bultzatzeko eguneko egitaraua antolatu dute Urdulizen. Arrastiko 16:00etan batuko dira askotariko neska-mutilak Elortza eskolan, umeentzako ekintzak egongo baitira. Ondoren, merienda, disko-festa eta kalejira egingo dute kultur etxera arte; bertan, txotxongilo-ikuskizuna egongo da, 18:30etik aurrera.

Euskararen Eguna, Urdulizen Elortza eskola eta kultur etxea

Euskararen erabilera bultzatzeko eguneko egitaraua antolatu dute Urdulizen. Arrastiko 16:00etan batuko dira askotariko neska-mutilak Elortza eskolan, umeentzako ekintzak egongo baitira. Ondoren, merienda, disko-festa eta kalejira egingo dute kultur etxera arte; bertan, txotxongilo-ikuskizuna egongo da, 18:30etik aurrera.

16:45

Zipiriñe ikastetxeko gurasoen manifestazioa

Zipiriñe ikastetxea, Sopela | Mobilizazioak

Sopelako Udaleko Gobernu Taldeak bi milioi euro bideratu gura ditu Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa hartuko dituen institutu berri bat eraikitzeko eta beharrezkoa den lursaila egokitzeko. Hala, Iberre institutua eskola moduan erabiltzeko liberatu, eta, horrela, Sopelan, eskola bi egoteko eskaerari erantzuna emango litzaioke. Hala ere, Iraupen izena daukan Zipiriñe ikastetxeko gurasoen elkarteak antolatutako manifestazioari eustea erabaki du: barikuan, abenduaren 1ean, hezkuntza-zentrotik udaletxera arteko bidea egingo dute, 16:45ean abiatuta.

Zipiriñe ikastetxeko gurasoen manifestazioa Zipiriñe ikastetxea

Sopelako Udaleko Gobernu Taldeak bi milioi euro bideratu gura ditu Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa hartuko dituen institutu berri bat eraikitzeko eta beharrezkoa den lursaila egokitzeko. Hala, Iberre institutua eskola moduan erabiltzeko liberatu, eta, horrela, Sopelan, eskola bi egoteko eskaerari erantzuna emango litzaioke. Hala ere, Iraupen izena daukan Zipiriñe ikastetxeko gurasoen elkarteak antolatutako manifestazioari eustea erabaki du: barikuan, abenduaren 1ean, hezkuntza-zentrotik udaletxera arteko bidea egingo dute, 16:45ean abiatuta.

19:00

Trena Plentziara iritsi zeneko 125. urtemuga ospatzeko ekitaldien aurkezpena

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Bestelakoak

Datorren urtean beteko dira 125 urte trena Plentziara heldu zenetik. Hori ospatzeko eta gertakaria gogorarazteko hainbat ekitaldi antolatuko ditu Udalak 2018an. Horien denen berri emateko aurkezpena egingo dute abenduaren 1ean, barikuan, Goñi Portal kultur etxean, 19:00etan.

Trena Plentziara iritsi zeneko 125. urtemuga ospatzeko ekitaldien aurkezpena Goñi Portal kultur etxea

Datorren urtean beteko dira 125 urte trena Plentziara heldu zenetik. Hori ospatzeko eta gertakaria gogorarazteko hainbat ekitaldi antolatuko ditu Udalak 2018an. Horien denen berri emateko aurkezpena egingo dute abenduaren 1ean, barikuan, Goñi Portal kultur etxean, 19:00etan.

ArgIHIzkiak erakusketa

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Erakusketak

ArgIHIzkiak argazkietan oinarritutako testu laburren VI. lehiaketaren erakusketa ikusteko aukera egongo da hilaren 20tik abenduaren 1era, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.

ArgIHIzkiak erakusketa Josu Murueta kultur etxea

ArgIHIzkiak argazkietan oinarritutako testu laburren VI. lehiaketaren erakusketa ikusteko aukera egongo da hilaren 20tik abenduaren 1era, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.

A-25eko ekitaldiak Erandion

Altzaga, Astrabudua eta Lutxana, Erandio | Bestelakoak

Erandioko emakume-taldeek eta Udalak hainbat jarduera antolatu dute batera, datozen egunotan bortxakeria matxistaren aurkako jarrerak zabaltzeko.

A-25eko ekitaldiak Erandion Altzaga, Astrabudua eta Lutxana

Erandioko emakume-taldeek eta Udalak hainbat jarduera antolatu dute batera, datozen egunotan bortxakeria matxistaren aurkako jarrerak zabaltzeko.

"Lehenengo begiradak"

Algortako kultur etxea (Villamonte), Getxo | Erakusketak

Bihartik, eguenetik, abenduaren 5era bitartean egongo da ikusgai "Lehenengo begiradak" izeneko erakusketa, Algortako Villamonteko kultur etxean. Ekimena Liburutegiak Topaleku programaren barruan kokatuta dago, eta Laura Caorsi kazetariak azken hamar urteotan zehar (2007-2017) egindako 460 elkarrizketetatik Getxon bizitzeko aukeratu duten 60 pertsonari egindakoak ikusi ahal izango dira. Horiek astelehenero argitaratu ditu El Correo egunkariak "Nuevos Vascos" atalean.

"Lehenengo begiradak" Algortako kultur etxea (Villamonte)

Bihartik, eguenetik, abenduaren 5era bitartean egongo da ikusgai "Lehenengo begiradak" izeneko erakusketa, Algortako Villamonteko kultur etxean. Ekimena Liburutegiak Topaleku programaren barruan kokatuta dago, eta Laura Caorsi kazetariak azken hamar urteotan zehar (2007-2017) egindako 460 elkarrizketetatik Getxon bizitzeko aukeratu duten 60 pertsonari egindakoak ikusi ahal izango dira. Horiek astelehenero argitaratu ditu El Correo egunkariak "Nuevos Vascos" atalean.

16:30
19:30

Euskara Astea Berangon

Berango kultur etxean eta Berango Antzokian, Berango | Bestelakoak

Euskarari gorazarre egiteko dena prest dago Berangon. Izan ere, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean, adin denei begirako astebeteko egitaraua prestatu du Udalak.

Euskara Astea Berangon Berango kultur etxean eta Berango Antzokian

Euskarari gorazarre egiteko dena prest dago Berangon. Izan ere, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean, adin denei begirako astebeteko egitaraua prestatu du Udalak.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»