Euskara Nazioarteko Eguna dela eta, zapatu honetarako, abenduaren 2rako, herriko gazteentzat programatuta zeuden ekintzak (mahai-ingurua, skate- eta graffiti-tailerrak) bertan behera utzi ditu Leioako Udalak. Baina, domekako, abenduaren 3ko ekintzak mantenduko dira: txokolatada eta dantzaldia, Bulevarden.
Euskal Herriko beste hainbat herrik bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Getxok domekan, abenduaren 3an. Urte berezia izango da aurtengoa, abian jartzen ari den Euskaraldia ekimena zabaltzeari bultzada emateko ere balio izango baitu. Izan ere, administrazioak eta herri-ekimenak auzolanean arituko dira gehiengo soziala euskararen alde egotetik euskararen alde egitera eta euskara bera erabiltzera eramateko, Euskarak 365 Egun programaren ildotik. Hori goraipatuko duen ekitaldia 13:00etan hasiko da, Getxoko Udalak eta Egizu eta Bizarra Lepoan euskara elkarteek antolatuta.
Abenduaren 3a izanda Euskararen Nazioarteko Eguna, Euskal Herriko txoko askotan eta askotan ekitaldiak antolatzen dira. Hala, Lemoizen ere euskarari gorazarre egingo diote egunean bertan: lehenengo hitzordua 16:00etan ipini dute, Armintzako frontoian.
Erandioko emakume-taldeek eta Udalak hainbat jarduera antolatu dute batera, datozen egunotan bortxakeria matxistaren aurkako jarrerak zabaltzeko.
Bihartik, eguenetik, abenduaren 5era bitartean egongo da ikusgai "Lehenengo begiradak" izeneko erakusketa, Algortako Villamonteko kultur etxean. Ekimena Liburutegiak Topaleku programaren barruan kokatuta dago, eta Laura Caorsi kazetariak azken hamar urteotan zehar (2007-2017) egindako 460 elkarrizketetatik Getxon bizitzeko aukeratu duten 60 pertsonari egindakoak ikusi ahal izango dira. Horiek astelehenero argitaratu ditu El Correo egunkariak "Nuevos Vascos" atalean.
Euskarari gorazarre egiteko dena prest dago Berangon. Izan ere, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean, adin denei begirako astebeteko egitaraua prestatu du Udalak.
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna denez, egunotan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Plentzian eta Gorlizen. Ekitaldiak zapatuan hasiko dira, Enekora taldearen kontzertu biziagaz. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Gorlizko Eliz enparantzan.