Gabonak ate-joka ditugu eta, laster, sasoi horren berri emango duten argiak isiotuko dituzte kaleetan. Horrez gainera, ohi den legez, Gabonetako Azoka egingo dute datorren abenduaren 8an. Egun berean, gainera, Barraskiloak prestatzeko lehiaketa egingo dute. Izena emateko epea zabalik egingo da hilaren 30era arte, Gorlizko Kultur Etxean.
Erandioko emakume-taldeek eta Udalak hainbat jarduera antolatu dute batera, datozen egunotan bortxakeria matxistaren aurkako jarrerak zabaltzeko.
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna denez, egunotan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Plentzian eta Gorlizen. Ekitaldiak zapatuan hasiko dira, Enekora taldearen kontzertu biziagaz. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Gorlizko Eliz enparantzan.