Sopelako EH Bilduk batzar irekia antolatu du bihar, eguaztena, abenduaren 13a. Hitzordua 19:00etan ipini dute, Kurtzio kultur etxean. 2018ko udal-aurrekontuen aurrean, koalizio ezkertiarraren jarrera zein izango den finkatzea da bileraren helburua.
Erandioko emakume-taldeek eta Udalak hainbat jarduera antolatu dute batera, datozen egunotan bortxakeria matxistaren aurkako jarrerak zabaltzeko.
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna denez, egunotan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Plentzian eta Gorlizen. Ekitaldiak zapatuan hasiko dira, Enekora taldearen kontzertu biziagaz. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Gorlizko Eliz enparantzan.