Espainiako 36ko Gerra Zibilak Plentzian eta Uribe Kostan eragindako nondik norakoak biltzen dituen liburua osatu du Gonzalo Duo historialariak. Horren aurkezpena egingo dute bihar, barikuan, Plentziako Plasentia de Butron Museoan; 12:00etan jarri dute hitzordua.
Erandioko emakume-taldeek eta Udalak hainbat jarduera antolatu dute batera, datozen egunotan bortxakeria matxistaren aurkako jarrerak zabaltzeko.
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna denez, egunotan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Plentzian eta Gorlizen. Ekitaldiak zapatuan hasiko dira, Enekora taldearen kontzertu biziagaz. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Gorlizko Eliz enparantzan.