Bilboko Koral Elkarteko umeen abesbatzak, Leioako Kantika Koralak eta Gernikako Gaudeamus Koralak berriro elkartuko dira Bilboko Euskalduna Jauregiko agertokian. Zapatu honetan, abenduaren 16an, Gabonetako Soinuak kontzertua eskainiko dute zortzigarren urtez jarraian, umeentzat eta umeek egina. Kontzertua egiteko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta la La Caixa Gizarte Ekintzaren laguntza izan dute. Sarrerak daborduko eskuragai daude leihatila fisikoan eta birtualean; salneurria 5 eta 15 euro bitartekoa da. Kontzertua 19:00etan izango da.
Zapatu honetan, hilaren 16an, "La Revolución Fluorescente" izeneko dokumentala ikusi ahal izango da Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 20:00etatik aurrera. Unesco Etxeak, Getxoko Udalaren laguntzagaz, antolatutako "Eman minutu bat berdintasunaren alde" lehiaketaren seigarren edizioaren irabazlea izan da aipatutako dokumental hori.
Erandioko emakume-taldeek eta Udalak hainbat jarduera antolatu dute batera, datozen egunotan bortxakeria matxistaren aurkako jarrerak zabaltzeko.
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna denez, egunotan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Plentzian eta Gorlizen. Ekitaldiak zapatuan hasiko dira, Enekora taldearen kontzertu biziagaz. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Gorlizko Eliz enparantzan.
Getxolandia Gabonetako Haur Parkeak ez du karparik izango aurten, aurreko urteetan izandako edukiera arazoak saihesteko. Gainera, ohi baino astebete lehenago zabalduko ditu ateak, abenduaren 16an, alegia. Urtarrilaren 7ra arte gozatu ahal izango da bertan egongo diren atrakzioez.
Aurten ere, ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du Sopelako Udalak, herritar guztiek Gabonetan zehar disfruta dezaten. Hogeita hamarna ekintza egongo da: kanpai aurreratuekin hasiko da programazioa, zapatu honetan, abenduaren 16an; eta urtarrilaren 5ean amaituko da, Errege Magoen kabalgatagaz.