Bihar, eguenean, "Frente al paro, empleo garantizado" goiburuko berbaldia emango du Eduardo Garzón Espinosa ekonomialariak Astrabuduan. Erandioko Ezker Anitza koalizioak antolatutako ekimena 19:00etan hasiko da, Josu Murueta kultur etxeko areto urdinean. Garzón ekonomia- eta ogasun-aholkularia izan da Madrilgo udaletxean.
Urte berrian bete-betean sartuta gaudela, urtarrileko egitarauan murgilduta dago egunotan Getxoko Ingurumen Aretoa. Hala, hilaren akabura bitartean, askotariko jarduerak egongo dira aukeran. Saio denak doakoak izango dira.
Hilaren 15etik 27ra bitartean, trenari lotutako seilu erakusketa egongo da ikusgai Plentziako Goñi Portal kultur etxean. Udalak azaldu duenez, 12 bildumatako zigiluak egongo dira ikusgai, "trenari buruzko gai interesgarriak jorratuz", hala nola trenaren historia, burdin-bideak, tren-ibiltaria eta lokomotorra ONCEren kupoietan.