Martxoaren 18ra arte, Marta Zelaia Aranbaltza (Urduliz, 1962) sortzailearen "Sokatira 2014-2017" erakusketa ikusbide izango da Bilboko Rekalde Aretoan. Urduliztarragaz batera, bost artista gaztek parte hartuko dute Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Barriek 2018 egitasmoan.
Domekara arte dago ikusgai Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partzialaren Aurrerapenari buruzko "Lurralde Bizia" izeneko erakusketa ibiltaria, Fadura kiroldegian. Herritarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte baita ere.