Zer eragiten du feminista batengan emakume bat bere ipurdia gizon baten zakila nahita igurzten ikusteak? Galdera horri erantzuteko berbaldia eskainiko du gaur, eguenean, Pikara Magazineko sortzailea den June Fernandezek, Plentziako Danontzat gaztetxean.
Egingo al dugu Getxon 24 ordu euskaraz? Martxoaren 1ean, ostegunean, Romoko Kultur etxean bilera irekia egingo dugu arratsaldeko 19:00etan. Aktibatu euskara!
Martxoaren 18ra arte, Marta Zelaia Aranbaltza (Urduliz, 1962) sortzailearen "Sokatira 2014-2017" erakusketa ikusbide izango da Bilboko Rekalde Aretoan. Urduliztarragaz batera, bost artista gaztek parte hartuko dute Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Barriek 2018 egitasmoan.
INFORMAZIOA: NORI ZUZENDUA: 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat. EGUNAK: Martxoaren 26, 27 + 28 eta apirilaren 3, 4, 5 + 6. NON: J.B. Zabala (Algorta) eta Romoko eskoletan KOLONIEN ORDUTEGIA: Egunero goizeko 9:00etatik 13:30era. Irteera egunetan, 28an eta 4an, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte izango da. PREZIOA: Bazkideek 45 euro (Bizarra Lepoan euskara elkarteko bazkideak). Bazkide ez direnak 60 euro. Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenak 20 euro: hori ziurtatzeko Aldundiako ziurtagiria eta NAN fotokopia ekarri behar dira. IZEN EMATE EPEA: Bazkideak otsailaren 26 eta 27an etorri beharko dute bulegora. Bazkide ez direnak, otsailaren 28an eta martxoaren 1ean. OHAR GARRANTZITSUA: Izen ematea presentziala izango da, bulego ordutegian. Ez da telefonoz edo e-postaz izenik hartuko. Izen emate ordenean beteko dira lekuak.