Gaur, barikuan, EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalak 2016/2017 ikasturteko promozioaren 84 ikasleei euren diplomak banatuko dizkie, Leioako campuseko Areto Nagusian; ekitaldia 17:30ean hasiko da.
Martxoaren 18ra arte, Marta Zelaia Aranbaltza (Urduliz, 1962) sortzailearen "Sokatira 2014-2017" erakusketa ikusbide izango da Bilboko Rekalde Aretoan. Urduliztarragaz batera, bost artista gaztek parte hartuko dute Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Barriek 2018 egitasmoan.
"La evolución histórica de la orquesta sinfónica" zikloa gaur, barikuan, hasiko da Areetako Andrés Isasi musika-eskolan. Hizlaria Jose Maria Bretos Linaza getxoztarra izango da; “Akustika eta organologia” eta "Akustika musikala" irakasgaien irakaslea da, Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastegian.