Eta orain, zer? Getxoko Gure Esku Dagok aurtengo dinamikaren ildo nagusiak aurkeztuko ditu martxoaren 6an Algortako Kultur Etxean (Villamonte). Eta hil horren 16an aurkezpena Itzubaltzetan egingo da.
Egingo al dugu Getxon 24 ordu euskaraz? Martxoaren 6an, asteartean, Getxoko euskalgintzaren egoitzan (Martikoena 16, Algorta) bilera irekia egingo dugu arratsaldeko 19:00etan. Aktibatu euskara!
Martxoaren 18ra arte, Marta Zelaia Aranbaltza (Urduliz, 1962) sortzailearen "Sokatira 2014-2017" erakusketa ikusbide izango da Bilboko Rekalde Aretoan. Urduliztarragaz batera, bost artista gaztek parte hartuko dute Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Barriek 2018 egitasmoan.
"La evolución histórica de la orquesta sinfónica" zikloa gaur, barikuan, hasiko da Areetako Andrés Isasi musika-eskolan. Hizlaria Jose Maria Bretos Linaza getxoztarra izango da; “Akustika eta organologia” eta "Akustika musikala" irakasgaien irakaslea da, Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastegian.