Uztailean Euskal Herriko herrialde denak zeharkatuko dituen gazteentzako espedizioa aurkeztu du EuskarAbentura elkarteak. Done Jakue bideak jarraituz eta Unescok izendatutako gizateriaren ondareetatik igaroaz, 16-17 urteko 120 gaztek esperientzia ahaztezina biziko dute udan.
Martxoaren 18ra arte, Marta Zelaia Aranbaltza (Urduliz, 1962) sortzailearen "Sokatira 2014-2017" erakusketa ikusbide izango da Bilboko Rekalde Aretoan. Urduliztarragaz batera, bost artista gaztek parte hartuko dute Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Barriek 2018 egitasmoan.
"La evolución histórica de la orquesta sinfónica" zikloa gaur, barikuan, hasiko da Areetako Andrés Isasi musika-eskolan. Hizlaria Jose Maria Bretos Linaza getxoztarra izango da; “Akustika eta organologia” eta "Akustika musikala" irakasgaien irakaslea da, Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastegian.
Bertsolariak prest daude Uribe Kostako txapelaren bila joateko. Algortako Bertsolari Eskolak jakinarazi duenez, "25 bertsolari trebe lehiatuko dira", hilaren 9an, 16an eta 24an, Erandion, Algortan eta Sopelan, hurrenez hurren.
Martxoan bete-betean sartuta gaude eta Getxoko Ingurumen Aretoak hilabeteko egitarauari heldu dio daborduko. Zapatuan marmeladak egiteko tailerra egingo dute, Olatxuko Laboreaken eskutik.