Erandioko Udaleko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak ekimen bat antolatuko du aurten ere Gorpuzti jaietan, Erandiogoikoan; festan alkohola edateak eragin ditzakeen arriskuak murrizteko asmoz.
Romo Kultur Etxearen irekiera dela eta, apirilaren 19tik maiatzaren 8ra zenbait bisita gidatu antolatu dituzte. Bisiten iraupena 45 minutukoa izango da, gutxi gora behera, eta taldeak 20 lagunekoak izango dira, gehienez.
Kultura-aniztasuneko esparruetan euskarari buruzko hausnarketa egitea da Getxoko Udalak «Euskara, immigrazioa eta kultura-anizasuna» izenburupean antolatutako bi saioen helburua. Ekitaldia Euskarak 365 Egun ekimenaren barruan ere sartzen da.
Apirila amaitzear dagoela, datorren hilabeterako egitaraua prestatu du Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, bihartik aurrera, martitzenetik, askotariko jarduerak egongo dira gozagai, familia denarentzat.
Beste urte batez, Sopelako Udalak ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du udako oporrei begira, besteak beste: Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak, Summer Camp, Musikanp, Zientzia Udalekuak eta Musikaz Blai.