Gorlizko Badiaren XII. Triatloia datorren maiatzaren 6an, egingo da, domekan, esprint-modalitatean. Lasterketak ez du izango Euskadiko Triatloi Federazioaren babesa; epaile barik jokatuko da, Euskadiko Triatloi Zirkuitutik kanpo.
Nekazaritzagaz eta gastronomiagaz lotutako 40 saltoki eta 18 artisau-postu egongo dira Nekazaritza eta Artisautza Azokan, 10:00etatik aurrera. Gainera, ohi bezala, euskal pastel onenaren Euskadiko lehiaketarako hitzordua jarri dute egun horretarako.
Romo Kultur Etxearen irekiera dela eta, apirilaren 19tik maiatzaren 8ra zenbait bisita gidatu antolatu dituzte. Bisiten iraupena 45 minutukoa izango da, gutxi gora behera, eta taldeak 20 lagunekoak izango dira, gehienez.
Kultura-aniztasuneko esparruetan euskarari buruzko hausnarketa egitea da Getxoko Udalak «Euskara, immigrazioa eta kultura-anizasuna» izenburupean antolatutako bi saioen helburua. Ekitaldia Euskarak 365 Egun ekimenaren barruan ere sartzen da.
Apirila amaitzear dagoela, datorren hilabeterako egitaraua prestatu du Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, bihartik aurrera, martitzenetik, askotariko jarduerak egongo dira gozagai, familia denarentzat.
Beste urte batez, Sopelako Udalak ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du udako oporrei begira, besteak beste: Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak, Summer Camp, Musikanp, Zientzia Udalekuak eta Musikaz Blai.
Askartzako igerilekuetan lehiatuko dira Estatu osoko zortzi emakumezko waterpolo talde, Estatuko Lehenengo Mailara zein igoko den argitzeko. Etxeko taldea gaur estreinatuko da, 21:00etan, Turiaren aurka. Bitartean, Leioa Waterpolo B taldea estreinatuko da Espainiako Txapelketa horretan, igoera-faseko beste egoitzan, Alcorcónen (Madril).
Erandiogoikoak elkartasun-festa hartuko du aste-akabuan. Gurari kolektiboak dirua batuko du Yemengo neska-mutilen alde. Gerran dago herrialdea.