Unibertsitateak beraien langile-izaera behingoz onartu eta, ondorioz, Hitzarmen Kolektiboan sar ditzatela eskatzeko mobilizaziora deitu du EHUko Doktoregaien Asanbladak.
Kultura-aniztasuneko esparruetan euskarari buruzko hausnarketa egitea da Getxoko Udalak «Euskara, immigrazioa eta kultura-anizasuna» izenburupean antolatutako bi saioen helburua. Ekitaldia Euskarak 365 Egun ekimenaren barruan ere sartzen da.
Apirila amaitzear dagoela, datorren hilabeterako egitaraua prestatu du Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, bihartik aurrera, martitzenetik, askotariko jarduerak egongo dira gozagai, familia denarentzat.
Beste urte batez, Sopelako Udalak ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du udako oporrei begira, besteak beste: Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak, Summer Camp, Musikanp, Zientzia Udalekuak eta Musikaz Blai.
Bapiruke Udalekuen izen ematearekin hasiko gara maiatzaren 7tik 10era. Maiatzaren 7 eta 8an bazkideen txanda izango da. Maiatzaren 9 eta 10ean bazkide ez direnen txanda izango da. Informazio guztia: www.bizarralepoan.eus web gunean dago eskuragarri.
Hurrengo egunetan, Leioako EH Bilduk mugikortasunaren aurpegi desberdinak ezagutzeko eta leioztarrengan zelan eragiten duten ezagutzeko berbaldiak egingo ditu. Hitzaldiok maiatzaren 8an, 9an eta 10ean izango dira, Errekalde plazan dagoen nagusien etxean; arrastiko 19:00etan hasi eta 21:30 arte iraungo dute.