1796. urtean nafarreria gaixotasun hilgarria oztoporik gabe hedatuz zioan Europan zehar. Urte horretan Edward Jenner, Ingalaterrako herri-mediku batek, behaketa bitxi bat egin zuen: behiak jezten zituzten baserritarrak ez ziren nafarreriarekin kutsatzen. Behi-nafarreria mota arin baten sintomak jasaten zuten, baina arazorik gabe sendatzen ziren, eta giza-nafarreriaren barietate ikaragarria ez zuten harrapatzen, babestuta edo. Ia mende bat geroago, 1880. urtean, Louis Pasteur kimikari frantziarra kolera infekzioa ikertzen ari zen oiloetan, horretarako bakterio kultiboak garatu, oiloetan inokulatu eta gaixotasunaren garapena aztertzen zuen. Behin, bere laguntzaileari ahaztu zitzaion kultibo bat injektatzea oiloetan eta konturatu zenerako bakterioak ahulduta zeuden. Dena dela oiloak inokulatu zituen. Hauek gaixotasunaren sintomak eduki zituzten baina modu oso arin batean, eta inmunizatuta geratu ziren. Pasteurrek, Jenner-en istorioa gogoratuz, txertaketaren printzipioa ulertu zuen. Jenner-en omenez prozesuari Txertaketa deitu zion (frantsezez txertoa “vaccin” eta behia “vache”). Gaur egun ondo ulertzen dugu txertoen printzipioa: organismoan agente patogenoaren lagin ahuldu bat sartzen da sistema inmunologikoa haren kontra borrokatzen ikas dezan. Txerto batek albo efektuak ditu, jakina, gaixotasuna nolabait eragiten duelako modu arin batean, sukarra esate baterako. Baina beste gaixotasun bat eragin dezakeela pentsatzea nahiko absurdoa da. Hala ere, nahikoa da Hollywoodeko ospetsuren batek aipatzea meningitisen txertoak autismoa sortzen duela, milaka gurasok haien seme-alabak ez txertatzearen erabakia hartzeko. Harrigarria eta arriskutsua.
Areetako goizeko saio bien ondoren, arrastian Algortara egingo du salto Berbodromoa euskaraz elkartzeko guneak. San Nikolas plazan jarri dute hitzordua, 19:00etan.
Izena emateko: https://goo.gl/forms/feg8wiICg6ePAsgk1 - Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da? Euskara kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak, jendea Berbodromoan euskaraz berbetan jarrita. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dute. - Nola egingo dugu? Romoko Santa Eugenia plazan goizean eta Algortako San Nikolas plazan arratsaldean, aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean bost pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta lau lagun, berriketa lasaian. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu. Hiru gai izango ditu jendeak mintzagai ordubeteko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez ere aldatuz. Goizean bi txanda egingo dira: 9:00etan eta 11:00etan; eta arratsaldean txanda bat 19:00etan. Mintzagaiak ondokoak dira: 1. Oporretako planen eredua. Bidaiak zelan egin, hegazkina, trena, bizikleta. Etxe trukaketa edo couchsurfing sistemak, airbnb ala hotelak. 2. Kontsumo ohituren aldaketak: merkataritza txikia versus merkatal gune handiak eta internet bidezko erosketa. Produktu ekologikoen eskaintza: dendetan zein kontsumo-taldeen edo azoken bitartez. 3. Euskaraldia, 11 egun euskaraz egitasmoa Getxon indartzeko zeintzuk lirateke bideak? Euskara gehiago erabiltzeko zer egin dezakegu egunerokotasunean? Ze laguntza behar dugu erakundeetatik? Herriko bizitzan zelan eragin?

Sopelako Panderojoleak taldeak irrintzi ikastaro bi egingo ditu aurten ere, maiatzaren 24an eta 31n, Kurtzio kultur etxean.
"Feminismoa: betaurreko moreak janzten" berbaldia antolatu du Erandioko gazte asanbladak, "jakintza kolektiboa sustatzeko". Saioa Gautxoriak Elkartearen egoitzan egingo dute, maiatzaren 24an, eguenean, 19:00etan.
Izena emateko: https://goo.gl/forms/feg8wiICg6ePAsgk1. - Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da? Euskara kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak, jendea Berbodromoan euskaraz berbetan jarrita. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dute. - Nola egingo dugu? Romoko Santa Eugenia plazan goizean eta Algortako San Nikolas plazan arratsaldean, aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean bost pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta lau lagun, berriketa lasaian. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru gairi buruz berba egingo dugu. Hiru gai izango ditu jendeak mintzagai ordubeteko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta gai baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez ere aldatuz. Goizean bi txanda egingo dira: 9:00etan eta 11:00etan; eta arratsaldean txanda bat 19:00etan. Mintzagaiak ondokoak dira: 1. Oporretako planen eredua. Bidaiak zelan egin, hegazkina, trena, bizikleta. Etxe trukaketa edo couchsurfing sistemak, airbnb ala hotelak. 2. Kontsumo ohituren aldaketak: merkataritza txikia versus merkatal gune handiak eta internet bidezko erosketa. Produktu ekologikoen eskaintza: dendetan zein kontsumo-taldeen edo azoken bitartez. 3. Euskaraldia, 11 egun euskaraz egitasmoa Getxon indartzeko zeintzuk lirateke bideak? Euskara gehiago erabiltzeko zer egin dezakegu egunerokotasunean? Ze laguntza behar dugu erakundeetatik? Herriko bizitzan zelan eragin?
Getxoko Udalak Aixe Getxo! sarien zortzigarren edizioa egingo du gaur, eguenean. Ekitaldia 20:00etan hasiko da, Romo Kultur Etxearen areto nagusian.
Apirila amaitzear dagoela, datorren hilabeterako egitaraua prestatu du Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, bihartik aurrera, martitzenetik, askotariko jarduerak egongo dira gozagai, familia denarentzat.
Beste urte batez, Sopelako Udalak ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du udako oporrei begira, besteak beste: Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak, Summer Camp, Musikanp, Zientzia Udalekuak eta Musikaz Blai.