Nagusien etxea Lope de Vega kaleko eraikinean mantentzeko itxialdiak astebete egin du gaur. Bertan bildutakoen helburua da gune hori leku berean mantentzea, Romo Kultur Etxera lekualdatu barik. Hori aldarrikatzeko, gainera, manifestazio bat egingo dute bihar, barikuan, 19:00etatik aurrera.
Euskaraldia zer den azaltzeko atzo Altzagan egin zuten aurkezpenera joaterik izan ez zutenek oraindino aukera bi dituzte: bariku honetan, 19:00etan Erandiogoikoko Gizarte Etxeko areto nagusian eta maiatzaren 30ean, 19:00etan, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko gela urdinean.
Bihar, barikuan, Aimar del Pozo eta Araitz Murillo adingabekoen gaixotasun arraroei aurre egiteko, ongintza-jaialdiaren laugarren edizioa antolatu du Urdulizko Udalak, bertako kultur etxean, 19:30ean.
Apirila amaitzear dagoela, datorren hilabeterako egitaraua prestatu du Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, bihartik aurrera, martitzenetik, askotariko jarduerak egongo dira gozagai, familia denarentzat.
Beste urte batez, Sopelako Udalak ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du udako oporrei begira, besteak beste: Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak, Summer Camp, Musikanp, Zientzia Udalekuak eta Musikaz Blai.
Sanjuanak heldu artean, jai-giroan murgiltzeko aukera edukiko dute leioaztarrek eta kanpotarrek, aste-akabu honetan; izan ere, Lamiakoko sanmaximoakaz hasi ohi da udako ospakizunen zorabioa, Leioan.