Ingurumen Aretoa astelehenetik barikura dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era; zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.
Getxoko aste berdeak hondakin plastikoen arazoari heldu dio aurten, material horien gainprodukzioa eta kontsumoa gure ekosistema naturalak arriskuan ipintzen baituzte. Ingurumen Arloak arazo horri aurre egiteko zenbait ekintza proposatu ditu egunotarako, hala nola erakusketa bat, "Bag it" dokumentalaren proiekzioa eta plastiko gutxiagogaz bizitzen ikasteko tailer praktikoa.
Getxo udalerrian bizi duten "etxebizitza-arazoari" aurre egiteko diseinatu dituen neurriak kalera aterako ditu EH Bilduk, gaur, bihar eta etzi. Erakusketa ibiltariari 18:00etan hasiera emango diote, Algortako Telletxe plazan.