Larunbata, ekainak 16

Betiko Getxo ibilbide toponimikoa

Andra Mari kiroldegia, Getxo

Ekainaren 16an, zapatuan, Betiko Getxo ibilbide toponimikoa egingo dugu txirrindulaz. Goizeko 9:30ean lotuko gara Andra Mari kiroldegiko atean. Ibilbidea 12:00ak aldera bukatuko da. Izena emateko deitu 688.635.350 telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Txirrindula behar baduzu, esaiguzu eta GetxoBizi zerbitzuaren bidez guk lotuko dizugu. Ibilbideak euskaraz eta doakoak dira. Animatu eta eman izena!

Betiko Getxo ibilbide toponimikoa Andra Mari kiroldegia Ekainaren 16an, zapatuan, Betiko Getxo ibilbide toponimikoa egingo dugu txirrindulaz. Goizeko 9:30ean lotuko gara Andra Mari kiroldegiko atean. Ibilbidea 12:00ak aldera bukatuko da. Izena emateko deitu 688.635.350 telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Txirrindula behar baduzu, esaiguzu eta GetxoBizi zerbitzuaren bidez guk lotuko dizugu. Ibilbideak euskaraz eta doakoak dira. Animatu eta eman izena!

10:00

Itsas hondoaren garbiketa

Portu Zaharra, Getxo | Bestelakoak

Larunbat honetan, hilaren 16an, Itsas Zaindarien Sareko urpekariek itsas hondoa garbituko dute berriro Algortako Portu Zaharrean "metro koadro bat naturaren alde" goiburupean. Garbiketa 10:00etatik aurrera egingo dute.

Itsas hondoaren garbiketa Portu Zaharra

Larunbat honetan, hilaren 16an, Itsas Zaindarien Sareko urpekariek itsas hondoa garbituko dute berriro Algortako Portu Zaharrean "metro koadro bat naturaren alde" goiburupean. Garbiketa 10:00etatik aurrera egingo dute.

13:00

Amnistiaren aldeko elkarretaratzea

Berango, Berango | Mobilizazioak

Datorren zapatuan, ekainaren 16an, amnistiaren aldeko bertso-bazkaria izango da Berangon, bertako amnistia-taldeak antolatuta. Ekimenean Fredi Paiak eta "Katxo" Larrazabalek abestuko dute.

Amnistiaren aldeko elkarretaratzea Berango

Datorren zapatuan, ekainaren 16an, amnistiaren aldeko bertso-bazkaria izango da Berangon, bertako amnistia-taldeak antolatuta. Ekimenean Fredi Paiak eta "Katxo" Larrazabalek abestuko dute.

17:00

Sokatira txapelketa

Barrika, Barrika | Kirol-ekitaldiak

Pisaketa 14:30ean izango da.

Sokatira txapelketa Barrika

Pisaketa 14:30ean izango da.

18:00

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Borobilean"

Ibarreta plaza, Gorliz | Antzerkia

Euskal Herriko sudur gorri ezagunenek "Borobilean" ikuskizuna aurkeztuko dute zapatu honetan, ekainaren 16an, Ibarreta plazan. Ikuskizuna 18:00etan izango da; sarrera, doan. Plentziako eta Gorlizko Euskara Agenda Bateraturako antolatutako ekitaldietako bat da.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Borobilean" Ibarreta plaza

Euskal Herriko sudur gorri ezagunenek "Borobilean" ikuskizuna aurkeztuko dute zapatu honetan, ekainaren 16an, Ibarreta plazan. Ikuskizuna 18:00etan izango da; sarrera, doan. Plentziako eta Gorlizko Euskara Agenda Bateraturako antolatutako ekitaldietako bat da.

20:00

Sopelako eta Larrabasterrako jaien aurkezpena BERTAN BEHERA

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Bestelakoak

Zapatu honetan, ekainaren 16an, San Pedro eta Karmengo festen egitarauak aurkeztuko ditu Sopelako Jai Batzordeak. Hitzordua 20:00etan ipini dute, Kurtzio kultur etxean; sarrera, doan. Aurkezpenaren ostean, Miss karaoke ikuskizuna egongo da, 16 urtetik gorakoentzat.

Sopelako eta Larrabasterrako jaien aurkezpena BERTAN BEHERA Kurtzio kultur etxea

Zapatu honetan, ekainaren 16an, San Pedro eta Karmengo festen egitarauak aurkeztuko ditu Sopelako Jai Batzordeak. Hitzordua 20:00etan ipini dute, Kurtzio kultur etxean; sarrera, doan. Aurkezpenaren ostean, Miss karaoke ikuskizuna egongo da, 16 urtetik gorakoentzat.

10:00
00:30

Getxoko Ingurumen Aretoaren programazioa

Ingurumen Aretoa, Getxo | Bestelakoak

Ingurumen Aretoa astelehenetik barikura dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era; zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.

Getxoko Ingurumen Aretoaren programazioa Ingurumen Aretoa

Ingurumen Aretoa astelehenetik barikura dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era; zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.

Erandio 2015-2019, denon artean harresiak botatzen hasi gineneko legealdia

Erandio

Gogoratu behar dugu, gauden legealdia abian jarri zenean, herritarren eta udalaren arteko harreman-kanalak, biztanleek erregistroan aurkezten zituzten eskaerak eta haiei udalak ematen zizkien erantzunak baino ez zirela. Hartan ere webgune hasiberria bagenuen eta osoko bilkuraren saioek oihartzun txikia zuten. Salbuespen bakarra, agian, gure etxeko postontzian jasotzen dugun kultur agenda izan zitekeen. Eta beste ezer gutxi. Legealdi honek haize freskoa ekarri digu: komunikazioa eta herritarren parte-hartzea sartu da gure herriko eszenatokian. Udalaren webgune berrituak (www.erandio.eus) informazio eguneratua eskaintzen du eta, era berean, sare sozialek ere garrantzi handia hartu dute (Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube), herritarrekiko solastoki bilakatuz. Haize fresko hauen eraginez, herritarren eta udalaren arteko komunikazio-kanalak handiagotu dira eta komunikazio-kalitatea ere hobetu egin da; udala, egun, gero eta hurbilago dago. Egoera honen isla adibidez, osoko bilkurak internet bidez ikusteko aukera litzateke, edo Erandio Zabaltzen APPa, telefono mugikorra erabiliz, herriko intzidentzien berri jakinarazteko tresna edota webgunearen bidezko udal tramiteak egin ahal izatea, … Azaroaz geroztik HAZ zerbitzu berria indarrez sartu da; bere helburua, zerbitzu integrala herritarrari helaraztea dugu. Zerbitzu honekin batera, bi kanal berri gehitu dira. 010ena (944 890 010 Erandiotik kanpo deitzen bada) informazio orokorra jasotzeko eta whatsappena (609 240 091) informazio kanalizaziorako. Baina zerbitzu hauek guztiak herritarren parte-hartze eta laguntzarik gabe ez lirateke ezer izango. Harresiak, elkarrekin bota behar ditugu, ala ez dira eroriko. Gatozen ondorioetara esanez, esku artean dugun gaia, ezbairik gabe, garrantzi handikoa dela. Biztanleek horretaz esaten digutenari erreparatzea besterik ez dago zerbait egin behar dugula konturatzeko. Horregatik, gure ikuspuntutik gaiari eman ahal dizkiogun irtenbideak hauek dira: herritarren hitza kontuan hartu eta komunikazioa hobetu eta indartu ere. Alde batetik, herritarrari hitza eta presentzia eman behar zaio. Hori erdiesteko, udalak hartu behar du ardura eta gure partetik entzute-aktiboa funtsezkoa da. Hasi garen bidetik jarraitu behar dugu. Luzea da aurrean dugun bidea eta bide hori denon artean ibili behar dugu.

I. Barrikako Itsas Merkatua

Barrika, Barrika | Azokak

I. Barrikako Itsas Merkatua Barrika

San Juan jaiak Leioan

Leioa | Jaiak

Aste-akabu bateko jaiak nahikoak ez direnez, aste-akabu biz luzatuko dituzte ospakizunak. Hala, Leioako XVIII. Pop Rock Lehiaketako finalisten kontzertuak eta Antzinako Eguna egongo dira aukeran, ekainaren 15ean eta 16an, besteak beste.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»