Igandea, ekainak 24

10:00

Barrikako San Juan jaiak

Barrika, Barrika

Ekainak 24, domeka 10:00 XXIV. Nekazaritza eta Artisautza azoka. 11:00 Meza Nagusia. 11:30-13:00 Bertsolariak azokan zehar, Josu Landeta eta Aritza Landeta bertsolariakaz. 11:30-14:00 Haurrentzako parkea, puzgarriak. 12:00 San Juan pala txapelketa, profesionalak afizionatuen aurka. 12:00-12:30 Barrikako Aita Gotzon abesbatza eta Sopelako Lagun Artean abesbatzaren kontzertua. 13:00-13:30 Barrikako euskal dantza taldea eta trikitilariak Emakumeen Hitza Elkartearen eskumenez. 14:00 Berdura txapelketako sari banaketa, udaletxeko plazan. 15:00 Herri-bazkaria. Nagusiak 15 euro eta umeak 10 euro. Tiketak udal-liburutegian eros daitezke, ekainaren 20ra arte, 16:30etik 20:30era. 16:00-18:00 Eurodantza. 18:00 Korri, Xalto eta Brinko pailazoak. 18:00 Barrikako harri-jasoketa txapelketa, Meñakotz hondartzatik ekarritako harriagaz.

Barrikako San Juan jaiak Barrika

Ekainak 24, domeka

  • 10:00 XXIV. Nekazaritza eta Artisautza azoka.
  • 11:00 Meza Nagusia.
  • 11:30-13:00 Bertsolariak azokan zehar, Josu Landeta eta Aritza Landeta bertsolariakaz.
  • 11:30-14:00 Haurrentzako parkea, puzgarriak.
  • 12:00 San Juan pala txapelketa, profesionalak afizionatuen aurka.
  • 12:00-12:30 Barrikako Aita Gotzon abesbatza eta Sopelako Lagun Artean abesbatzaren kontzertua.
  • 13:00-13:30 Barrikako euskal dantza taldea eta trikitilariak Emakumeen Hitza Elkartearen eskumenez.
  • 14:00 Berdura txapelketako sari banaketa, udaletxeko plazan.
  • 15:00 Herri-bazkaria. Nagusiak 15 euro eta umeak 10 euro. Tiketak udal-liburutegian eros daitezke, ekainaren 20ra arte, 16:30etik 20:30era.
  • 16:00-18:00 Eurodantza.
  • 18:00 Korri, Xalto eta Brinko pailazoak.
  • 18:00 Barrikako harri-jasoketa txapelketa, Meñakotz hondartzatik ekarritako harriagaz.

13:00

"Haurren kontrako sexu-indarkeriaren aurrean inpunitaterik ez!"

Algortako Telletxe plaza, Getxo | Mobilizazioak

"Haurren kontrako indarkeriarik ez!" plataformak manifestazioa egingo du Algortan, ekainaren 24an, domekan. Mobilizazioa Telletxe plazatik aterako da, 13:00etan, "Haurren kontrako sexu indarkeriaren aurrean inpunitaterik ez!" lelopean.

"Haurren kontrako sexu-indarkeriaren aurrean inpunitaterik ez!" Algortako Telletxe plaza

"Haurren kontrako indarkeriarik ez!" plataformak manifestazioa egingo du Algortan, ekainaren 24an, domekan. Mobilizazioa Telletxe plazatik aterako da, 13:00etan, "Haurren kontrako sexu indarkeriaren aurrean inpunitaterik ez!" lelopean.

10:00
00:30

Getxoko Ingurumen Aretoaren programazioa

Ingurumen Aretoa, Getxo | Bestelakoak

Ingurumen Aretoa astelehenetik barikura dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era; zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.

Getxoko Ingurumen Aretoaren programazioa Ingurumen Aretoa

Ingurumen Aretoa astelehenetik barikura dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era; zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.

Erandio 2015-2019, denon artean harresiak botatzen hasi gineneko legealdia

Erandio

Gogoratu behar dugu, gauden legealdia abian jarri zenean, herritarren eta udalaren arteko harreman-kanalak, biztanleek erregistroan aurkezten zituzten eskaerak eta haiei udalak ematen zizkien erantzunak baino ez zirela. Hartan ere webgune hasiberria bagenuen eta osoko bilkuraren saioek oihartzun txikia zuten. Salbuespen bakarra, agian, gure etxeko postontzian jasotzen dugun kultur agenda izan zitekeen. Eta beste ezer gutxi. Legealdi honek haize freskoa ekarri digu: komunikazioa eta herritarren parte-hartzea sartu da gure herriko eszenatokian. Udalaren webgune berrituak (www.erandio.eus) informazio eguneratua eskaintzen du eta, era berean, sare sozialek ere garrantzi handia hartu dute (Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube), herritarrekiko solastoki bilakatuz. Haize fresko hauen eraginez, herritarren eta udalaren arteko komunikazio-kanalak handiagotu dira eta komunikazio-kalitatea ere hobetu egin da; udala, egun, gero eta hurbilago dago. Egoera honen isla adibidez, osoko bilkurak internet bidez ikusteko aukera litzateke, edo Erandio Zabaltzen APPa, telefono mugikorra erabiliz, herriko intzidentzien berri jakinarazteko tresna edota webgunearen bidezko udal tramiteak egin ahal izatea, … Azaroaz geroztik HAZ zerbitzu berria indarrez sartu da; bere helburua, zerbitzu integrala herritarrari helaraztea dugu. Zerbitzu honekin batera, bi kanal berri gehitu dira. 010ena (944 890 010 Erandiotik kanpo deitzen bada) informazio orokorra jasotzeko eta whatsappena (609 240 091) informazio kanalizaziorako. Baina zerbitzu hauek guztiak herritarren parte-hartze eta laguntzarik gabe ez lirateke ezer izango. Harresiak, elkarrekin bota behar ditugu, ala ez dira eroriko. Gatozen ondorioetara esanez, esku artean dugun gaia, ezbairik gabe, garrantzi handikoa dela. Biztanleek horretaz esaten digutenari erreparatzea besterik ez dago zerbait egin behar dugula konturatzeko. Horregatik, gure ikuspuntutik gaiari eman ahal dizkiogun irtenbideak hauek dira: herritarren hitza kontuan hartu eta komunikazioa hobetu eta indartu ere. Alde batetik, herritarrari hitza eta presentzia eman behar zaio. Hori erdiesteko, udalak hartu behar du ardura eta gure partetik entzute-aktiboa funtsezkoa da. Hasi garen bidetik jarraitu behar dugu. Luzea da aurrean dugun bidea eta bide hori denon artean ibili behar dugu.

San Juan jaiak Leioan

Leioa | Jaiak

Aste-akabu bateko jaiak nahikoak ez direnez, aste-akabu biz luzatuko dituzte ospakizunak. Hala, Leioako XVIII. Pop Rock Lehiaketako finalisten kontzertuak eta Antzinako Eguna egongo dira aukeran, ekainaren 15ean eta 16an, besteak beste.

Mikro-antzerki zikloa

Begoñako galeriak, Getxo | Antzerkia

Joan den barikuan, ekainaren 15ean, Getxoko Udalak udako antzerki-programazio zabala aurkeztu zuen, Algortako Begoña jauregian, eraikin horren 100. urtemugan. Hilaren 22an (barikua), euskarazko lehenengo antzezlanak ikusi ahal izango dira.

Mikro-antzerki zikloa Begoñako galeriak

Joan den barikuan, ekainaren 15ean, Getxoko Udalak udako antzerki-programazio zabala aurkeztu zuen, Algortako Begoña jauregian, eraikin horren 100. urtemugan. Hilaren 22an (barikua), euskarazko lehenengo antzezlanak ikusi ahal izango dira.

San Pedro jaiak Kukularran

Erandio | Jaiak

Barikuan, ekainaren 22an, isiotuko dute ospakizunen hasierako suziria Erandioko Kukularra auzoan. Egun horretan sardina-jana egingo dute, festei indarraz ekin ahal izateko. Gero musika edukiko dute lagun.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»