Igandea, uztailak 1

10:30

Athletic Herriz Herri Erandion izango da domekan

Irailaren 23a plaza, Erandio | Kirol-ekitaldiak

Datorren domekan, uztailaren 1ean, Athletic Herriz Herri ekimena Erandiora helduko da, 10:30ean. Athletic Fundazioak eskainiko dizkie zenbait jarduera txikienei, Irailaren 23a Plazan, 14:30ak arte.

Athletic Herriz Herri Erandion izango da domekan Irailaren 23a plaza

Datorren domekan, uztailaren 1ean, Athletic Herriz Herri ekimena Erandiora helduko da, 10:30ean. Athletic Fundazioak eskainiko dizkie zenbait jarduera txikienei, Irailaren 23a Plazan, 14:30ak arte.

Erandio 2015-2019, denon artean harresiak botatzen hasi gineneko legealdia

Erandio

Gogoratu behar dugu, gauden legealdia abian jarri zenean, herritarren eta udalaren arteko harreman-kanalak, biztanleek erregistroan aurkezten zituzten eskaerak eta haiei udalak ematen zizkien erantzunak baino ez zirela. Hartan ere webgune hasiberria bagenuen eta osoko bilkuraren saioek oihartzun txikia zuten. Salbuespen bakarra, agian, gure etxeko postontzian jasotzen dugun kultur agenda izan zitekeen. Eta beste ezer gutxi. Legealdi honek haize freskoa ekarri digu: komunikazioa eta herritarren parte-hartzea sartu da gure herriko eszenatokian. Udalaren webgune berrituak (www.erandio.eus) informazio eguneratua eskaintzen du eta, era berean, sare sozialek ere garrantzi handia hartu dute (Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube), herritarrekiko solastoki bilakatuz. Haize fresko hauen eraginez, herritarren eta udalaren arteko komunikazio-kanalak handiagotu dira eta komunikazio-kalitatea ere hobetu egin da; udala, egun, gero eta hurbilago dago. Egoera honen isla adibidez, osoko bilkurak internet bidez ikusteko aukera litzateke, edo Erandio Zabaltzen APPa, telefono mugikorra erabiliz, herriko intzidentzien berri jakinarazteko tresna edota webgunearen bidezko udal tramiteak egin ahal izatea, … Azaroaz geroztik HAZ zerbitzu berria indarrez sartu da; bere helburua, zerbitzu integrala herritarrari helaraztea dugu. Zerbitzu honekin batera, bi kanal berri gehitu dira. 010ena (944 890 010 Erandiotik kanpo deitzen bada) informazio orokorra jasotzeko eta whatsappena (609 240 091) informazio kanalizaziorako. Baina zerbitzu hauek guztiak herritarren parte-hartze eta laguntzarik gabe ez lirateke ezer izango. Harresiak, elkarrekin bota behar ditugu, ala ez dira eroriko. Gatozen ondorioetara esanez, esku artean dugun gaia, ezbairik gabe, garrantzi handikoa dela. Biztanleek horretaz esaten digutenari erreparatzea besterik ez dago zerbait egin behar dugula konturatzeko. Horregatik, gure ikuspuntutik gaiari eman ahal dizkiogun irtenbideak hauek dira: herritarren hitza kontuan hartu eta komunikazioa hobetu eta indartu ere. Alde batetik, herritarrari hitza eta presentzia eman behar zaio. Hori erdiesteko, udalak hartu behar du ardura eta gure partetik entzute-aktiboa funtsezkoa da. Hasi garen bidetik jarraitu behar dugu. Luzea da aurrean dugun bidea eta bide hori denon artean ibili behar dugu.

Mikro-antzerki zikloa

Begoñako galeriak, Getxo | Antzerkia

Joan den barikuan, ekainaren 15ean, Getxoko Udalak udako antzerki-programazio zabala aurkeztu zuen, Algortako Begoña jauregian, eraikin horren 100. urtemugan. Hilaren 22an (barikua), euskarazko lehenengo antzezlanak ikusi ahal izango dira.

Mikro-antzerki zikloa Begoñako galeriak

Joan den barikuan, ekainaren 15ean, Getxoko Udalak udako antzerki-programazio zabala aurkeztu zuen, Algortako Begoña jauregian, eraikin horren 100. urtemugan. Hilaren 22an (barikua), euskarazko lehenengo antzezlanak ikusi ahal izango dira.

San Trifon jaiak Arriagan (Erandio)

Arriaga auzoa, Erandio | Jaiak

Erandioko Arriaga auzoko San Trifon jaietan, ohi legez, txupinak eta pregoiak abiatuko dute festen lehen eguna, ekainaren 29an. Garrantzi handia edukiko dute erromeria-doinuek. Barikuan Gauargi taldeak joko du; zapatuan, berriz, Liskerrek emango du parrandarako aitzakia.

San Trifon jaiak Arriagan (Erandio) Arriaga auzoa

Erandioko Arriaga auzoko San Trifon jaietan, ohi legez, txupinak eta pregoiak abiatuko dute festen lehen eguna, ekainaren 29an. Garrantzi handia edukiko dute erromeria-doinuek. Barikuan Gauargi taldeak joko du; zapatuan, berriz, Liskerrek emango du parrandarako aitzakia.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»